Osakidetza-Arabako 78 Korrikalari Vitoria-Gasteizko Enpresen XVII. Lasterketan

Gure hirian horren harrera ona duen lasterketa honen XVII. edizioan, 600tik gora parte-hartzaile ibili ziren Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko eta hiriguneko kaleetan barrena pasa den urriaren 6an

Proba honetan bi, hiru eta lau laguneko taldeak egiten dira, eta talde bakoitza enpresa baten ordez aritzen da. Puntuak lortzeko, ezinbestekoa da taldekide guztiak elkarrekin irten eta iristea, hau da, elkarrekin egindako lanaren saria jaso ahal izateko, beharrezkoa da “talde-lana” gauzatzea.

Edizio honetan, parte-hartzaile kopuru handiena aurkezten duen enpresarentzako saria ez ezik, 8 garaikur ere lortu zituzten Osakidetza-Arabako profesionalek.

Beste behin ere, parte-hartzaileek jantziak gordetzeko furgoneta bat erabili ahal izan zuten, eta hainbat pertsona dortsalak eta kamisetak banatzeaz arduratu ziren. Alfredo Blasko Araba ESIko zelaria erreportaje grafikoarekin arduratu zen.

Kirola eta adiskidetasuna bikain uztartzea eta dena bikain ateratzea lortu zen, neurri handi batean, zoriontzea merezi duten Araba ESIko boluntarioei esker.