Araba ESIk hasiera eman dio erizaintzako gainbegirale berriei zuzendutako formazio programa pilotuari

Joan den apirilean hasi zen erizaintzako gainbegirale berriei zuzendutako laguntza formazio programa, zeinetan aldaketarako behar diren konpetentzia estrategikoak, antolamenduzkoak eta harremanezkoetan sakontzen den

Formazio honetan erizaintzako 27 profesionalek parte hartzen dute, erizaintzako koordinazio edo/eta gainbegiraleen erantzukizuna dutenak, Arreta Ospitalarioko, Lehen Mailako Arretako eta Kanpo Kontsultetako arloetakoak. Ikastaroa ekainean zehar amaituko dute.

Programak aurrez aurreko 60 ordu ditu eta Jakinsarean aurrez aurrekoa ez den lanez osatua dago eta amaierako lan batez, lideratzen duten unitatearen kudeaketa proiektuaren aurkezpenarekin.

Ikastaro hau 2018ko Erizain Open Space-ren fruitu da, bertan Erizaintzako zuzendaritzak Araba ESIko erizainen lidertzari heldu zion eta proiektu pilotu moduan islatzen da, Ezagutzaren kudeaketako unitatearekin koordinazioan, bere egokitasuna eta bideragarritasuna balioztatzeko, etorkizunean erakundearen profesional gehiagori zabaltzeko.