Erizaintza Oftalmologiako I. bilera Araba ESIn

Joan den maiatzaren 31n, AUO Santiagoko ekitaldi aretoan, Osakidetzako Erizaintza Oftalmologiako lehenengo bilera egin zen, bertan 70 profesional baino gehiago bildu ziren

Jardunaldi hau Araba ESIko Oftalmologiako Kudeaketa Klinikoko Unitateak antolatu zuen Bausch&Lonberekin lankidetzarekin, hots, osasun enpresa bat da zeinak oinarrizko misioa baituen mundu osoko milioika pertsonen ikusmena hobetzea eta babestea, jaiotzatik eta bizitzako etapa guztietan.

Araba ESIk zortzi komunikazioetatik bi aurkeztu zituen kontsulta eta ebakuntza-geletan erizaintzako ohiko praktikei buruzkoa, eta horiek aurkeztu ziren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zerbitzu erakundetik zetozen 70 profesional baino gehiago parte hartu zuten jardunaldi horretan.

Araba ESIk aurkeztutako komunikazioak honako hauek izan ziren:

  • Zainketak Glaukoman

Hizlariak: Arantza Arrausi Larrea y Leticia Ruiz Belasko.

Egilekideak: Olatz Rodriguez de Iurre eta  Humildad Salgado.

  • Katarata Bitrektomira aldatzea

Hizlaria: Elena Tomé Grande.

Egilekideak: Celia Fernández García, Carlos Mardón Villanueva, Virginia Sánchez Barrios, Ainhoa García Serrano, Isabel Sedano Mate y Jone Garay Murua.

Jardunaldi arrakastatsua izan zen zeinetan profesional kopuru handiak parte hartu zuen; horrezaz gain, aurkeztutako komunikazioek jakin min handia piztu zuten baita ondorengo eztabaida ere.