Araba ESIk “ICIC19 San Sebastian-Basque Country” Arreta Integratuari buruzko urteko Hitzaldian parte hartu du

Araba ESIk “San Sebastian-Basque Country” Arreta Integratuari buruzko 19. urteko Hitzaldian parte hartu du. Donostiako Kursaal Jauregian burutu da apirileko 1, 2 eta 3an

Hitzaldia, Arreta Integratua arloan dagoen garrantzitsuena, urtero egiten da europako hiri batean eta honen xedea arreta integratuari buruz dagoen ezagutza garatu eta partekatzea da. Hartzaileak hauexek dira: gizarte zerbitzuetako kudeatzaileak, kudeatzaile sanitarioak, profesionalak, pazienteak eta erabiltzaileak, hirugarren sektoreko erakundeak, ikertzaileak, finean, arlo honetan interesa duten pertsonak eta erakundeak.

“Aldaketak partekatutako kultura bat: pertsonengan arreta duten zerbitzu integratuetako ereduak ebaluatzen eta ezartzen” titulupean, lehen mailako mila aditu baino gehiagok parte hartu zuten bilera honetan, arreta integratuari buruzko ezagutzak partekatu eta garatzeko. Hau Osasun Saileko ardatz estrategiko garrantzitsuenetako bat da.

Osasun Sailburuak, Nekane Murgak, pertsonen osasunean eta sistemaren jasangarritasunean arreta sanitario integratuak dituen onurak azaldu zituen. Halaber, lehen mailako arreta eta ospitaleen arteko banaketa gainditzeko Euskadik hasitako bidearen alde egin zuen, pertsona jarriz sistema sanitarioaren ekintzaren ardatzean. Eredu honek, bere hitzetan, zaintza sanitarioak “ez hain zatituta eta, bestalde, koherentzia, jarraipen eta eraginkortasun gehiagorekin, kalitate handiarekin, alegia” izan daitezela bilatzen du.

Hitzaldia ingelesez garatu zen gehien bat, (itzulpen zerbitzurik egon zen) eta osoko bilkurez, lan tailerrez eta hainbat saio paraleloez osatuta egon zen. Parte hartzaileen artean izan ziren Henry Mintzberg, erakunde teoriari buruzko hainbat libururen autorea (EEBB), Michael Marmot, Osasun eta Gizarterako Nazioarteko Zentroko Zuzendaria (Erresuma Batua), Stephen Shortell, Berkeley Unibertsitateko Osasun Publiko Eskolako irakaslea (EEBB), Mª Ángeles Durán, Soziologia irakaslea Ikerketa Zientifikoko Goi Kontseiluko irakaslea eta Julio Mayol, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Kirurgia irakaslea eta San Carlos Ikerketa Sanitario Institutuko Berrikuntza Unitateko Zuzendaria.

Araba ESItik ere profesional ugarik parte hartu zuten kongresuan. Amaia Sáenz de Ormijanak, Asistentzia Integratutako Zuzendaritzako erizain adjuntua, moderatzaile lanak egin zituen “Pertsonengan arreta duten ikuspegiko diseinu eta eskaintza osasun integratuko zerbitzu eta arretarako” osoko bilkuran.

OMIS gela: Arreta Integratutako esperientziak bizitza amaieran

Arantza Pinedok, Araba ESIko Medikuntza Aringarriko Unitatearen medikua, bere ahozko aurkezpenean hitz egin zuen “AEAren (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) Arreta Integratua eta Montoneuronaren beste gaixotasun batzuk.”

Aurkezpena “Mendi bat igo zuten pazienteen, baina muino bat jaitsi zutenen” inguruko aurkezpena, min kronikoa duten pazienteen zirkuitu asistentzialen kudeaketa“ Enrique Bárezen kontura joan zen, Araba ESIko Minaren Unitateko zerbitzuburua.

Ahozko posterra “Zainketa aringarriak ingurune integratu batean. Oztopoak gaindituz” Alberto Melendezek aurkeztu zuen, Araba ESIko Medikuntza Aringarrien unitateko medikua.

WLW.D Ezagutu Euskal Herria: Arreta Integratua eskaini espetxeetan

Zaballa Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako Buruak, Asier López de Arcautek, ahozko aurkezpen egin zuen “Kolon eta ondoesteko minbiziaren baheketa programa txertatzea Arabako Espetxean”

Berrikuntzarako gunea

Tarte honetan, Beatriz Noarbek, Zabalgana Osasun Zentroko erizaina, jarduera interaktibo bat egin zuen 11 urteko txikientzat honako izenburupean “Haurrak erreskatean” etorkizuneko belaunaldiak osasun erronka berrietarako prestatuz.

Gainera, Gaspar Sánchezek, Araba ESIko Medikuntza Fisikoko Zerbitzua, bertaratuak gonbidatu zituen errealitate areagotuaren aukerak arakatzera teknologia hau erabiltzen duten lau adibideetatik abiatuta (Lehen Mailako Arretan, sektore eta disziplina arteko elkarlanean eta historia klinikoaren elektronikan).

Bestalde, Nerea Gutierrezek , Araba ESIko Erizaintzako Zuzendaria, aurkeztu zuen “Arreta Medikoko erabakiak hartzerakoan pazienteen parte hartzea: esperientzia bat” izenburupeko posterra. Halaber, Jaione Sánchezek, Segurtasun, Berrikuntza, Kalitate eta Prozesuen Kudeaketako erizainak beste poster hau aurkeztu zuen “Osasun estrategiak diseinatu/hobetzerakoan pazienteen parte hartzearen erabilera”.