Araba ESI OEEren 29. Osasun Batzarrean

Araba ESIko Neurologia zerbitzuak komunikazio onenaren saria jaso du OEEko Osasun Batzarrean

Vitoria-Gasteizko Europako Batzar Jauregian OEEren 29.batzarra ospatu zen (Osasuna Euskalduntzeko Erakundea) joan den martxoaren 22 eta 23an, honako izenburupean: “Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema”.

Edizio honek hiru mahai inguru eta tailer bat izan zituen eta horietan etorkizuneko osasun sistemaz hausnartu zen, bere praktiketatik ikasten duen osasun sisteman oinarriturik, egunero sistema informatikoan geratzen diren eta inork erabiltzen ez dituen milaka datuei probetxua ateratzeaz gure praktika sanitarioa hobetu asmoz.

Ongietorria Juan Luis Diego Casalsek egin zuen, Osakidetzako Zuzendari Nagusia eta Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kiroletako Diputatua, Karlos Ibarguren, OEEko lehendakaria eta Maixabel Sarriegi, Habana Osasun Zentroko Lehen Mailako Arretako Medikua.

Araba ESIko Zuzendari Gerenteak, Jesus Larrañagak, hiru mahaietako bat gidatu zuen, hirugarren mahaia honako izenburupean “Gizartea eta adituen arteko interakzioa” ikuspuntu kontzeptualetako oinarrizko estrategiak azaldu ziren, errealistak eta praktikoak. Mahai honetan, Izaskun Antunezek, Zabalganako Osasun Zentroko erizaintza arduraduna parte hartu zuen. Horrez gain, Bioarabako Naiara Parrazak "Praktikaren egokitasuna"-ren mahaian parte hartu zuen. Eta Antxon Apiñaniz, Aranbizkarra I Osasun Zentroko Lehen Mahaiako Arretako medikua ahozko komunikazioetako koordinatzailea izan zen.

Egindako lan guztietatik, Araba ESIko Neurologia Zerbitzuak, Miren Altunak aurkeztutako lanarekin “Iktus iskemikoaren tratamendu akutua tronbektomia mekanikoa erabiliz” batzarreko komunikazio onenaren saria lortu zuen.

Gai mamitsuz osatutako jardunaldiak eta Felipe Aizpuruk zuzendua, Osakidetzako zuzendaritza Nagusia eta Araba ESIko beste profesional batzuen partaidetza izan zuena, Jone Sagasta edo Ramon Arrizabalaga beste askoren artean, biak Erradiologia Zerbitzuko medikuak eta Aintzane Larretxi euskara zerbitzuko langilea.