Araba ESIk Korrikaren lekukoa hartu du 2.536 kilometroan Osakidetzaren eta Osasun Sailaren eskutik

Euskararen  lasterketa honek  Nafarroako Gares herrian hasi zuen ibilbidea apirilaren 4an, 11 egunetan 2.500 kilometro egin ditu eta atzo eman zitzaion amaiera Vitoria-Gasteizen. Ehun bat taldek eraman dute lekukoa eta bere ezkutuko mezua  Gasteizko kaleetan zehar

Araba ESIk, Mexiko kalearen hasieran, jaso zuen lekukoa 11:23an Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren, Nekane Murga eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren eskutik Juan Luis Diego, biek ala biek euskararen erabileraren normalizaziori euren zalantzarik gabeko atxikimendua  adierazi nahi izan zioten.

Aranatze Lopez de Munainek, fisioterapeuta, Jaione Aialak, familia-medikua eta Fernando Grandek, mantentze lanetako ofiziala, eraman zuten lekukoa gure erakundeko hainbat langilek lagunduta, euskararen aldeko lasterketa herrikoi honekin bat eginez hiriburua zeharkatu zuenean. 2.536 kilometroa burututakoan, lekukoa Gasteizko Abendaño ikastolari eman zioten.

Egun hauetan guztietan lasterketariek ezkutuko mezua zeraman lekukoa pasa diote elkarri, mezu hau jendez gainezka zegoen Andra Mari plazan ikusi zuen argia.

12:30ak pasata, Maialen Lujanbio izan zen lekuko barruan zegoen mezua abestu eta irakurri zuen bertsolaria. Aldez aurretik idatzia eta lekuko barruan herriz-herri mugitzen dena ibilbide guztian zehar lasterketari batetik bestera pasatu ostean.

Maialen Lujanbiok honako hau azpimarratu nahi izan zuen bere mezuan: "euskara ez da euskarak dituen auzietarako aplikazioa. Euskarak gure herriko sistema eragileren baitan egon behar du. Horrexetarako egiten dugu korrika, iraganetik etorkizunera eramateko, Egin, eragiteko, eta eginarazteko. Egin, norbanakoek; eragin gizarte eragileek eta eginarazi erakundeek”.

Gure hizkuntza sustatzen duten diskurtso horren ondoren, euskaltzaleek festa erraldoiaz gozatu zuten, biba, gora, eutsi, goza, eguraldi ona lagun izan zutelarik.