Araba ESIk Laparoskopia Aurreratua Ginekologian X ikastaroan parte hartu du

Aurten ere, eta badira hamar urte jarraian, Araba ESIko Ginekologia eta Obstetriziako Kudeaketa klinikoko unitateak parte hartu du Euskadiko Endoskopia Eskolak antolatutako ikastaroaren irakaskuntzan

Formakuntza azaroaren 27tik 30er izan zen. Bertan aprendizaia teorikoa zein praktikoa eraman ziren aurrera, azken hauek pelbientrenatzaileetan egindako praktika kirurgikoetan oinarrituta, animalieetan kirugia eta praktika errealak kirofanoetan. Astea oso emankorra izan da eta laparoskopiako praktikan sakontzeko aukera paregabea izan da.

Arlo teorikoa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean izan zen, eta itxuratutako praktikak, berriz, Biocruces Bizkaian eta Biodonostian.

Kirofanoko praktikak sareko ospitale garrantzitsuetan burutu ziren: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean, Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Araba Unibertsitate Ospitalean.

Ginekologia eta Obstetriziako KKUk, nola edo hala, ikastaro honetan partehartzea posible izan duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.