Araba ESIk profesionalentzat prestakuntzako jardunaldi bat egin du zerbix minbiziaren baheketari buruz
Pasa den apirilaren 4an, AUO Txagorritxun egin zen zerbix minbiziaren baheketari buruzko prestakuntza-jardunaldi bat. Topaketa hori, hauek aurkeztu zuten: Antonio Arraizak, Osakidetzako Arreta Sanitarioaren Zuzendaria, Jesus Larrañagak, Araba ESIko Kudeatzailea, Andoni Arcelayk, Deba Garai ESIko Kudeatzailea, eta Juan Luis Sanchezek, Arabako Errioxa ESIko Erizaintzako Zuzendaria.
Ana Quinteiro, Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko sareko Koordinatzailea, moderatzailea izan zen. Bertan, Osakidetzan zerbix minbiziaren baheketa egiteko programaren proiektua azaldu eta garatu zuten honako hauek:
- Irune Ruizek, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuburua eta zerbix minbiziaren baheketa egiteko laborategiaren arduraduna.
- Arantza Lekuonak, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Ginekologia eta Obstetriziako zerbitzuburua.
- Julia Torregarayk, Donostialdea ESIko Gros osasun-zentroko emagina.
Mundu mailan, zerbix minbizia emakumeen artean laugarren postuan dago, eta EAEn intzidentzia baxua da, Europako beste herrialde batzuetakoaren aldean, hilkortasun-tasa oso baxua baita.
Zerbix minbiziak intzidentzia-puntua bat du 50 urte inguruan, eta adinaren arabera handitzen da progresiboki hilkortasuna. Hori dela eta, emakumearen ugalketa-garaian funtsezkoa da diagnostiko goiztiarra egitea.
Orain dela 25 urte baino gehiagotik, Osakidetzak eskaintzen du zerbix minbiziaren baheketa; gainera, baheketa hori bada Osasun Sistema Nazionalaren oinarrizko zerrenda komunaren prestazio bat.
Berriki, zerbix minbiziaren baheketari buruzko gomendio europar berriak argitaratu dira, eta estatu mailan kontsentsuzko dokumentu bat bukatzen ari da. Ekintza horiek guztiek, eraginkortasun handiago bilatzearekin batera, baheketaren antolakuntza bultzatu dute, oinarrizko hiru ardatzen arabera:
- Egitea Giza Papilomaren birusaren baheketa, zitologiaren ordez, 35-64 urte bitarteko emakumeen taldean. Proba hori bost urterik behin egingo da.
- Martxan jartzea 2015eko ekainean zerbix minbiziaren baheketaren laborategi berri bat, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Anatomia Patologikoko zerbitzuan. Hor, Gipuzkoako baheketaren laginen analisiak egiten dira, eta hemendik aurrera Arabakoak ere. Progresiboki EAEko guztiak egingo dira, eraginkortasun handiago bat lortzeko.
- Behaketa proba eskatzeko inprimaki elektroniko berri bat, epe ertainean ahalbidetuko duena datu-base on bat eta informazio-sistema bikain bat edukitzea.
Behaketaren emaitzak, beste datu kliniko eta laborategiko batzuk pazienteen eskura daude karpetaren osasun-karpetan.