Araba ESIko 2018ko Krosa, euripean

Maiatzaren 12an, larunbata, egun hotz eta euritsuan ospatu zen Araba ESIko Krosaren VIII. edizioa. ESI osoko hainbat zentro eta zerbitzutatik etorritako 21 korrikalarik parte hartu zuten.

Oraingo edizioan, kros tradizional honek ez zuen eguraldia lagun izan, eta ondorioz, oso lagun gutxi animatu ziren Gasteizko Zuazora hurbiltzen. Ibilbidean zehar, Araba ESIko Andoni Panadero eta Rakel Atxaerandio lankideak parte-hartzaileen segurtasunarekin arduratu ziren euren bizikletaz.

Emakumezkoen kategorian, Hernar Bujo Araba ESIko Neonatologiako erizaina izan zen garaile. Gizonezkoen kategorian, berriz, Luis Ignacio Mateo Errehabilitazio Zerbitzuko fisioterapeuta izan zen helmuga lehena zeharkatzen.

Urtero bezala, behin proba amaituta, parte-hartzaileek eta laguntzaileek hamaiketako gozo bat dastatu zuten.

Antolatzaileek boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, kros honen antolaketan eta prozesu osoan erakutsitako konpromiso, lankidetza eta dedikazioarengatik.

Sailkapena