Mª Ángeles García Fidalgo, Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuko Zuzendari Zientifiko berria

Osakidetzari lotutako ibilbide profesional luzea egin du 1994. urtetik

Maiatzaren 18tik, Bioaraba Ikerketa Sanitarioko Institutuko Zuzendari Zientifiko berria da Mª Ángeles García Fidalgo. Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta Ospitaleko Erradiofisikako Espezialista da. Halaber, Euskalit-eko “Kudeaketa aurreratuaren ereduan” zein Osakidetzako “Kudeaketa Sanitarioko Gaitasun Aurreratuetan” trebatu da.

Mª Ángeles García Fidalgo 1994. urtean hasi zen lanean Erakunde Publikoan. 2012tik, Fisika Medikoa eta Babes Erradiologikoko Zerbitzuburua izan da Arabako Unibertsitate Ospitalean.

Araba ESIko Berrikuntza Batzordeko eta Erradioterapiako Kalitate Bermerako Batzordeko kidea izateaz gain, 2015etik Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategiako Zuzendaritza Batzordeko bokala da.

Mª Ángeles García Fidalgo hainbat ikerketa-proiektutako ikertzaile nagusia izan da. Proiektu horien artean “Irudi bidez gidatutako Biopsiaren KITa garatzeko Berrikuntza Proiektua” azpimarratu behar da sari desberdinak eskuratu dituelako, besteak beste, Massachusetts Institute of Technology-ren MIT Fipse Medical Innovation Award 2017, eta Quality Innovation Award-en Berrikuntza Potentzialeko Prize Winner Internacional 2017ko otsailean Pragan izan zena.

Liburu, agiri eta gidaliburu kliniko desberdinetan laguntzaile aritu da, eta Osasun arloko Berrikuntza Proiektuetako Faculty ebaluatzailea da, MITeko Idea2 Global Programan parte hartzen duten proiektu espainiarrak hautatzeko.

BIOARABA

Bioaraba Osasun Ikerketa Institutua ikerkuntza biomedikoko eta osasun zientzietako zentroa da. Egoitza fisikoa Araba ESIn (Araba Unibertsitate Ospitalean) du, eta ondokoek osatzen dute: Osakidetza eta UPV/EHU erakunde ikertzaile gisa, eta BIOEF Fundazioa, I+D+Iko erakunde kudeatzaile gisa.

Bioaraba-ren helburuak ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, eta osasun publiko zein osasun zerbitzuen arloetakoa da, bestela esanda, ikerketaren garapenari esker sorrarazitako ezagutza jardun mediko asistentzialera helaraztea, hori dena herritarren osasuna hobetzeko. Gainera, Bioarabak, lankidetza-akordio desberdinen bidez, erraztu egiten du ezagutza zientifikoa berrikuntza bihurtzea, herritarrentzako produktu sanitario erabilgarriak sortzen dituena.