Araba ESIko egoiliarrek Ahozko Komunikazioaren I. Saria –BAEE modalitatea– jaso dute

«Lankidetza, integrazioa eta ahalduntzea, zaintzaren ardatzak» goiburuarekin, Familia-eta Komunitate-arretako 500 profesional baino gehiago bildu ziren apirilean Gasteizko Biltzar Jauregian

Araba ESIko egoiliarrek Ahozko Komunikazioaren I. Saria –BAEE modalitatea– jaso dute FAECAPen XI. Kongresu Nazionalean, EFEKEZEren I. Kongresuan eta Tutore eta Egoiliarren VIII. Topaketan

EFEKEZE Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkarteak antolatua, kongresu horren helburua zera da, goiburuaren ardatzak identifikatzea eta horiei buruz hausnartzea, zaintza integral, kolaboratibo eta integratu baterantz aurrera egiteko komunitatearekin, ospitale-esparruan eta esparru soziosanitarioan eta, aldi berean, ahalduntze profesionalean eta osasuneko lehen arretaren ahalduntzean ere abantzatzeko.

Araba ESI jardunaldien Batzorde Zientifiko eta Antolatzaileko kide izan zen eta, gainera, Amaia Sáenz de Ormijana, Arreta Integratuko Zuzendaritzako erizain ondokoak eta Nerea Gutiérrez, Erizaintzako zuzendariak, hizlari gisa hartu zuten parte kongresuko bi mahaitan; lankidetzaren eta integrazioaren aurrerakadarako gakoak eman zituzten.

Sheila Sánchez, Arabako Familia eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionaleko Familia eta Komunitate-arretako Irakaskuntza-azpibatzordeko presidentea, topaketa bat antolatu zuen Familia eta Komunitate-erizaintzako BAEEen tutoreentzat; estatuko hainbat lekutako 40 tutore baino gehiago bertaratu ziren.

Araba ESIk 23 lan aurkeztu zituen, horietako 13 ahozko modalitatean defendatuak, eta beste 10, poster gisa. Camino Aragón, Sonia Navarro, Sofía Juárez eta Erkuden Salgado Arabako Familia eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionaleko egoiliarrek Ahozko Komunikazioaren I. Saria –BAEE modalitatea– jaso zuten lan honengatik: «Estudio de tipo mixto de análisis de la alimentación y polimedicación de la persona mayor frágil en atención primaria». Familia eta Komunitate-erizaintzako bi BAEEk eta Familia eta Komunitate-medikuntzako bi BAMEk egoitza-amaierako lan gisa egin dute diziplina anitzeko lan hori, eta bertan, gure gizarteko adineko pertsona ahulen elikadura-egoera eta egokitzapen farmakologikoaren maila aztertu da, baita konplexutasun handiko bizi-etapa batean polimedikazioarekin eta elikadurarekin izandako esperientzia ere, metodologia kuantitatibo eta kualitatibo bat baliatuta.