Araba ESIko “Ume sorosleak” tailerrak arrakasta handia izan du Araba Euskarazen

“Gertu” lelopean, milaka pertsonek atzo, euskaraz gozatu ahal izan zuten Araba Euskaraz zela eta, Arabako ikastolen festa

Eguraldi onak lagunduta, Euskaltzaleok hirian zehar banatutako eta Armentia Ikastolak antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen.

Araba Euskarazeko aurtengo ibilbideak lau jardun-eremu izan zituen, Prado parkean, Mineral eremua, ikastola bera eta Armentiako zelaietan kokaturik egon zirenak. Berrikuntza moduan, aurten eremu bakoitzean adin guztietatarako ekitaldiak egin dira.

Lehendabiziko aldiz, Araba ESIk stand bat ipini zuen Prado parkean eta bertan lehen sorospeneko bi tailer eskaini zituen 8 urteko haurrentzat. Tailer hauen helburua txikienak euren osasun arretan alderdi aktibo izatea bilatzen da eta pertsonak heztea lehen sorospen edukietan beraien zaintza eta prebentziorako. Beatriz Noarbe, Raquel Mateo, Irati Padura, Jugatx Sánchez eta Tania de los Mozos Araba ESIko erizainak izan ziren “Ume sorosleen” tailerra eskaini zutenak, eta bertan 30 haur inguruk parte hartu zuten.

Osakidetzak edoskitzeari zuzendutako eremu bat ere gaitu zuen, karpa berean jarri zena, eta bertara familia ugari bildu ziren; eremu hau arratsaldeko 17:00ak arte irekita egon zen.

Gainera, eremu berean, herritarrek aukera izan zuten euskara lehenesteko lehentasunezko hizkuntza moduan Euskadiko Osasun zerbitzuaren harremanetan.