Araba ESIko Familia eta Komunitate Medikuntzako bi medikuk kasu kliniko onenaren saria jaso dute

Lara Ibáñez eta Maialen Ormazabal saritu zituzten SEMERGEN Euskadiko Egoiliarren eta Familiako Medikuen 4. Jardunaldietan, martxoaren 27an modu birtualean ospatu zirenak

"Elkarrekin ilusioa berreskuratzen" lelopean, Euskadiko Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak (SEMERGEN) bilera bat antolatu zuen martxoaren 27an, egoiliarren prestakuntzaren ezagutzak hobetzeko eta herritarrei arreta hobea emateko.

Jardunaldietan, kasu klinikoen lehiaketa bat egin zen, eta, guztira, 205 lan aurkeztu ziren. Horietatik, Araba ESIk aurkeztutako bi lan saritu ziren.

Kasu Kliniko Onenaren 1. Saria

Lara Ibañezek, Habana-Cuba Osasun Zentroko 1. urteko BAMek, 1. saria jaso zuen "Dermatosis cenicienta" lanagatik.

Kasu Kliniko Onenaren 3. Saria

Maialen Ormazabalek, San Martin Osasun Zentroko mediku ondokoak, 3. saria jaso zuen, "Adenopatía supraclavicular tras vacuna covid. A propósito de un caso".