José María Pérez, Neurologiako mediku espezialista, Araba ESIko Zuzendari kudeatzaile berria

Orain arteko erakunde sanitarioko zuzendariorde medikoak Jesús Larrañaga ordezkatuko du

José María Pérez, prestakuntzaz neurologoa, 42 urtekoa, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna da Kantabriako Unibertsitatean, eta ia bizitza profesional osoa Araba ESIko osasun-asistentzian eman du.

Zuzendari kudeatzaile berriak 2003an hasi zuen neurologiako egoitza eta azken urteetan erreferente izan da Araba ESIko Mugimenduaren Nahasteen (Parkinsonen gaixotasuna) kontsultan.

2019ko martxoan, Araba ESIko zuzendariorde mediko izendatu zuten, eta erakundeko buru gisa aurre egin behar izan dion erronka handienetako bat COVID-19aren pandemiaren kudeaketa izan da, zuzendaritza-taldeko gainerako kideekin batera.

Aldaketa horren ondoren, Araba ESIn “Pandemiak markatutako etapa berri bati egin behar diogu aurre, herritarren ongizatea bilatuko duten eta gure langileen garapen profesionalerako itxaropenak beteko dituzten erronka eta proiektu berriak gauzatu ahal izateko ilusioarekin”.