Dulantziko kontsultategia, Araba ESIko Gabonetako Apaingarrien IV. Lehiaketaren irabazlea
2020, 21 abendua
Lehiaketa honen laugarren edizioan 26 osasun-zentro, zerbitzu, talde eta unitate animatu dira proposamenak bidaltzera
Lehiaketaren helburua da asistentzia humanizatzea eta profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta senideen artean motibatzea eta ilusioa sortzea.
Aurten parte-hartze handia izan du lehiaketak, eta maskarak eta gel hidroalkoholikoa presente egon dira sorkuntza askotan. Aurkeztutako 26 konposizioek itxaropena, ilusioa, sormena eta talde-lan handia transmititzen dute.
Agertokiak osatzeko 26 aurkezpenen izendatzaile komuna material birziklatuak erabiltzea izan da, hala nola plastikozko ontziak, papera eta paper-biribilkiak, kaxa-kartoiak, esne-brickak, depresoreak, CDak, kafe-kapsulak, tapoiak, arrautza-kutxak, sendagai-pote hutsak, gel hidroalkoholikoa, eskularruak, maskarak, etab.
Parte-hartzaileek, oso konposizio originalen bidez, animo mezuak, baloreak eta desio onak helarazi dituzte.
Aurten, Dulantziko kontsultategiko taldeak aurkeztutako apaingarriak aukeratu du laugarren edizio batean, COVID-19 pandemia-egoerak markatuta. Sortu duten eszenatokia hiru Errege Magoak irudikatzen ditu, norbera babesteko ekipamenduekin jantzita, eta, zakuetan, besteak beste, koronabirusaren aurkako txertoa daramate.
Zorionak irabazi duten ikaskideei, eta eskerrik asko urte hauetan ESIa apaintzeko denbora ematen duzuenoi, gure zentroak atseginagoak izan daitezen!
Zorionak eta Urte Berri On!!

Dulantziko kontsultategia
KKU Oftalmologia | AUO Santiago
Esterilizazioa | AUO Santiago
Erradiologia | AUO Txagorritxu
Amaetxe | AUO Txagorritxu
Dermatologia | AUO Santiago
Profesionalei Arretarako Unitatea | AUO Txagorritxu
Errehabilitazioa, Pneumologia eta Loaren Unitatea | AUO KKKK
Jaioberrien Unitatea | AUO Txagorritxu
Zitazioak | AUO KKKK
Mantentze-lana | AUO Txagorritxu
Ingresu Gabeko Kirurgiako Unitatea | AUO Txagorritxu
Kardiologia eta Medikuntza Prebentiboa | AUO KKKK
Digestio-aparatua | AUO Txagorritxu
Erreumatologia eta Barne Medikuntza | AUO KKKK
Traumatologia | AUO KKKK
Olarizu Osasun Zentroa
Pediatria | AUO KKKK
Zabalgana Osasun Zentroa
Kirurgia Baskularra | AUO Santiago








