Araba ESIko Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuak irudi zitologiko onenaren saria jaso du
Saria Hematologia eta Hemoterapiako eta Tronbosi eta Hemostasiako Kongresu Nazionalean eman zen
Oraingo honetan, COVID-19ren pandemiaren ondorioz, LXII. Espainiako Hematologia eta Hemoterapia Elkartearen Kongresu Nazionala (SEHH) eta XXXVI. Espainiako Tronbosi eta Hemostasia Elkartearen Kongresu Nazionala (SETH) formatu birtualean egin zen 2020ko urriaren 26tik 30era bitartean.
Ekitaldiak historiako inskripzio gehien lortu zituen, 2.200 hematologo eta antzeko espezialitateetako profesional baino gehiagorekin, naziokoak zein nazioartekoak. Lehen edizio birtual honetan interes handiko gaiak jorratu ziren, hala nola adimen artifiziala paziente hematologikoen maneiuan edo minbizi hematologikoari heltzeko aurrerapenak, besteak beste.
Kongresu Nazionalean, Araba ESIko Hematologia eta Hemoterapia Zerbitzuak Espainiako Zitologia Hematologikoko Taldeak (GECH) emandako irudi zitologiko onenaren saria jaso zuen, Hematologia eta Hemoterapiako Espainiako Fundazioaren bidez (FEHH).
Irudi zitologikoaren izenburua: "Infiltración medular difusa por carcinoma microcítico indiferenciado con PAS positividad intensa".
Egileak: Carlos de Miguel Sánchez eta Diego Robles de Castro
Lagin mota: hezur-muina.