Euskadiko ikasleen pertzepzioak eta bizipenak COVID-19 pandemian

OII Biorabako ikertzaileak konfinamenduak ikasleengan izan duen eragina aztertzen ari dira, beren ilustrazioak aztertuz

Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuko Erizaintza Klinikoko eta Osasun Komunitarioko taldeko erizainek zuzendutako diziplina eta zentro anitzeko azterlan kualitatibo batek konfinamendu zorrotzaren asteetan Euskadiko ikasleen bizipenak zeintzuk izan ziren aztertu zuen, egungo gizartean aurrekaririk ez duen egoera honetan. Horretarako, datuak biltzeko teknika ez hain konbentzionala erabili zen ilustrazioen analisiaren bidez. Azterlana duela gutxi argitaratu da Gaceta Sanitaria aldizkari zientifikoan.

Ikertzaile nagusietako batek, Verónica Tíscarrek, honako hau nabarmendu du: "Azterlan honen emaitzek iradokitzen dute COVID-19k gure testuinguru soziosanitarioan eragindako osasun-alarmako egoerak eragin negatiboa izan duela ikasleen artean. Tristura da gehien azaleratu den sentimendua, eta ondoren, birusaren beldurra. Ilustrazioen azterketak agerian uzten ditu etxebizitza motari dagokionez egon daitezkeen desberdintasun sozialak, baita osasungarriak ez diren ohitura batzuk ere, sedentarismoa kasu. Familia-nukleoa funtsezkoa da, eta ongizate eta segurtasun sentsazioa eskaintzen die ikasleei. Kasu batzuetan, konfinamendua familia-harremanak estutzeko aukera gisa bizi izan da".

"Aplikagarritasun praktiko gisa, beharrezkoa da informazio egiazkoa eta garapen kognitiboaren mailara egokitua emango duten prestakuntza-baliabideak garatzea, eta etxean bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituztenak. Ikasleek soziabilizatu eta kirola egin behar dute, garapen psikomotor eta psikosozial osasungarriaren parte gisa. Beharrezkoa da etorkizuneko alarma-egoeretarako kontingentzia-plan bat garatzea, adingabeen ongizate fisiko eta psikologikoa bermatzeko, bai eta jarduera ez-presentzialaren homogeneizazioa eta erregulazioa eta ikastetxeen eta ikasleen arteko interakzioa bermatzeko ere, etxeko konfinamenduan zehar", azpimarratu du ikertzaileak.

Azterlanean parte hartu duten ikertzaileak
  • Verónica Tíscar, OII Bioaraba
  • Jaione Santiago, OII Bioaraba
  • Iñaki Zorrilla, OII Bioaraba
  • Teresa Moreno, Investén-ISCIII
  • Marta Nonide, SAMU Asturias
  • Janire Portuondo, OII Biocruces Bizkaia

Azterlan horrek ia esperimentuzko proiektu bat sortu zuen, non ikerketa-taldeak, beste diziplina batzuetako profesionalekin batera (erizaintza, psikologia, psikiatria, nutrizioan eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien lizentziaturako espezialistak), eta Salusplay enpresaren lankidetzarekin, doako online prestakuntza bat garatu zuten lau hizkuntzatan (gaztelania, euskara, katalana eta galiziera). Prestakuntza horren helburu nagusia eskolako biztanleen osasun fisikoa eta mentala sustatzea zen, COVID-19 pandemiaren garaian. Prestakuntzak lau modulu zituen:

  • Egiazko informazioa eta ikasleen garapen kognitiboaren mailara egokitua.
  • Ohitura dietetiko osasungarriak familian.
  • Ariketa fisikoa etxean, ikasleentzat.
  • Osasun mental positiboa.

Prestakuntza 2020ko urrian egin zen, ikasturtearen hasierarekin batera, eta estatu osoko 1.300 familia inguruk eman zuten izena. Orain, datuak aztertzen ari dira eta datozen hilabeteetan aurkeztuko dituzte.