Araba ESIko Kardiologiako errehabilitazio unitateak jaso du Espainiako Kardiologiaren Elkarteko kalitate-aitortza

Araba ESIko Kardiologia zerbitzua aitortu dute  SEC-Excelente kalitatezko zigiluarekin

Espainiako Kardiologiako Elkarteak (SEC) aitortu du Espainiako ospitaleetako 24 zerbitzuen kalitate asistentziala lau prozesuetan eta kardiologiako prozeduretan: sindrome koronario akutua, ST segmentuaren igoerarekin (SCACEST), fibrilazio aurikularra, errehabilitazio kardiakoa eta aorta barruko aurkako-pultsazioen baloia (BCPCPIA). Bihotzeko etxean egindako ekitaldian, zazpi zentrok SEC-Excelente zigilua jaso dute SCACESTEn, zazpik fibrilazio aurikularrean, eta 10 errehabilitazio kardiakoan eta zortzik BCPIAn.

Zehazki, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko Errehabilitazio Kardiakoko unitateak, SEC-Excelente ziurtagiria lortu du Kardiologiako Espainiar Elkarteak ematen duena bihotzeko errehabilitazioan, elkarte zientifiko honek sustatzen duen programa baten bidez. SECek ikuskatzen eta egiaztatzen du asistentzia kardiologiakoa SEC programaren esparruan, helburua prebentzioa, diagnostikoa eta bihotzeko gaixotasunen jarraipena hobetzeko helburuarekin.

Horretarako, SECek kalitate asistentzialaren hobekuntza sustatzeko lan egiten du, formazioa eta ikerketa sustatu, osasun kardiobaskularra eta prebentzioa indartu, horrezaz gain antzeko elkarteekin atxikipen nazional zein nazioartekoak sortu.

María Concepción Bello Morak, Araba ESIko errehabilitazio kardiakoko zerbitzuko koordinatzaileak, azpimarratzen du “unitate hau diziplina anitzeko elkarlanaren adibide bikaina da, zeinetan ospitaleko zerbitzu ezberdinetako profesionalak inplikatuak dauden”. Horrela, Kardiologia, Errehabilitazioa, Fisioterapia, Erizaintza, Psikologia, Psikiatria, Dietetika, Nutrizioa eta Gizarte laguntzaileek indarrak batzen dituzte bihotzeko pazienteen tratamendua hobetzeko, bai sindrome koronario akutua badute (gehiengo handi bat) zein bihotz gutxiegitasuna edo bihotzeko kirurgia koronarioa eta balbuletakoa.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea tratamendu honen optimizazioak bere baitan hartzen dituela ez soilik errekuperazio fisikoa, baizik eta bizitza kalitatearen optimizazioa eta lan-gizartera itzultzea. Horrezaz gain, kardiopatiarik gabeko beste zenbait pazienteek (minbizia duten gaixoak, muturreko obesitatea, etab). Patologia horietarako bereziki diseinatutako errehabilitazio kardiakoko programen onurak har litzateke.