Araba ESIko Osanaiaren erreferenteak bildu dira pazienteen zainketaren planifikazioa hobetzeko

Irailaren 10ean eta 12an Araba ESIko 50 profesional baino gehiago, Osanaiaren erreferenteak, bildu ziren pazienteen zainketaren planifikazioa, historia klinikoaren erregistroa eta arretaren jarraipena hobetzeko asmoz

Osanaia erizaintzako zainketaren kudeaketarako lanabes informatikoa da eta pazienteen historia klinikoaren zatia. Aplikazio hori 2011n hasi zen inplantatzen eta handik aurrera zainketak egiten eta planifikatzen lagundu du, erizaintzako hizkera estandarizatu eta ohikoa erabilita, zainketak eta arretaren jarraipena hobetzeko asmoz.

Elkartu ziren firu horretan Lehen Mailako eta Ospitaleko arretako profesionalek hartu zuten parte; horiek egunero laguntzen dute euren unitateetan eta osasun zentroetan Osanaiaren prestakuntzan eta erregistroen hobekuntzan.

Berrikuntza gisa, aurten Jakinsarean lan-talde bat sortu da, eta bertan Osanaiaren erreferente guztiek hartzen dute parte unitateen eta zentroen artean baliabideak partekatzeko; eta zalantzak argitzeko, arreta eremu desberdinen artean bateratzeko eta elkarlanean aritzeko lotura birtuala ezarrita.

Helburu horrekin sistematizatzen dira “Topagune”-ak,  arreta eremu bien arteko elkartzeko guneak; kasu kliniko baten azterketaren bidez, mailen  eta profesionalen arteko informazioaren komunikazioa eta transmisioa hobetzeko arloak ahalbidetzen dute, eta horrek zainketen kalitatearen hobekuntza ekarriko du.

Lehengo “Topagunea”  otsailean egin zen, bihotzeko gutxiegitasuna zuen paziente baten kasua aztertuta. Bertan, Gasteizko Erizaintza Eskolako ikasle bat ez ezik, Araba ESIko hainbat profesionalek hartu zuten parte:

  • Blanca Gallejones, Osanaiako erizain erreferentea.
  • Verónica Tíscar, Erizaintza Irakaskuntzako gainbegiralea.
  • Charo Autor, Kardiologia Zerbitzuko gainbegiralea.
  • Julia Díaz e Izaskun Ajuriaguerra, Kardiologia Zerbitzuko erizainak.
  • Lorena Guerrero, Arreta Integratuaren Zuzendaritzako teknikoa.
  • Ana Izquierdo, Jarraipen Asistentzialeko erizain adjuntua.
  • Mª Eugenia Barrena, Gazalbide-Txagorritxu Osasun Zentroko erizain arduraduna.
  • Nekane Menéndez, Gazalbide-Txagorritxu Osasun Zentroko paziente pluripatologikoen erizain erreferentea.

Kasu horren emaitzak gure erakundeko Osanaiaren  langile erreferenteekin partekatu da eta poster formatuko komunikazio zientifiko baten bidez erakutsiko dira Euskal Herriko Zainketen I. Jardunaldi Profesionalean, Bilboko Euskalduna Biltzar- eta Musika-jauregian, urriaren 2, 3 eta 4an.

Topagune” berriak planifikatu dira, lauhilabeteko sarritasunarekin. Hurrengoa, datorren urrian egingo da kasu pediatriko baten azterketa eta jarraipenerako eta bertara eremu asistentzialeko  talde diziplinarteko kideak gonbidatu dira.

Taldean lan eginez herritarrei eskaintzen diegun zainketen kalitatea hobetzen da!