Araba ESIko Zabalgana osasun zentroak Oso Ondo saria jaso du uraren kudeaketa ona egiteagatik

Vitoria-Gasteizko Udalak bere babesean hartu zituen martxoaren 26an AMVISAK antolatu zituen “Oso Ondo” sarien banaketa; hirian praktika onak sustatu dituztelako, uraren erabileran eta kudeaketan

Urtero, martxoaren 22an, Nazio Batuen proposamena dela eta, uraren mundu osoko eguna ospatzen da. Data honen bidez gogorazi nahi digute saneamendua eta ur edangarria lortzeko sarbide unibertsalak duen garrantzia.

NBEaren arabera, 1980az geroztik, urtean batez besteko %1ean areagotu da uraren erabilera, populazioaren, garapen sozioekonomikoaren eta kontsumo patroien aldaketaren konbinazioaren ondorioz.

Aurten Nazio Batuak aukeratu duen leloa “Ez utzi inor atzean” da; lelo honen bidez gogorarazi nahi zaigu ura oinarrizko giza eskubidea dela eta gaur egun ere, oraindik, miloika pertsonek jarraitzen dutela bizitzen modu seguruan emandako ur edangarrien zerbitzurik gabe.

Ospakizun honetaz baliatuta, AMVISA joan den martxoaren 26an 11 instalazio berri aitortu zituen Plan Futura deritzon diagnostiko programan parte hartu dutenak, eta azken urteetan hirian uraren erabileraren eta kudeaketaren praktika onen eredu moduan nabarmendu direnak.

Nabarmendu diren 11 zentro horietako bat izan da Zabalganako osasun zentroa. Horrela gure erakundean guztira 10 zentro ditugu Oso Ondo aitortzarekin, izan ere aurreko urteetan beste bederatzi zentrok lortu baitzuten sari hori.