Francisco de Vitoria IESeko ikasleak Araba ESIko Pediatria zerbitzua aukeratu dute bere azken proiektuak garatzeko

Joan den apirilaren 9an Francisco de Vitoria institutuko Aho-hortzetako Higienearen goi mailako lau ikaslek AUO Txagorritxuko Pediatria solairua bisitatu zuten euren espezialitateari buruzko tailerra garatzeko

Ingresatutako haurren aho-hortzetako higienea hobetu asmoz eta euren adinari egokitutako teknikak helarazi asmoz etorkizunean hortzeri osasuntsua eta egokia izateko, tailer bat egin zuten eta tresna sortzaileak erabili zituzten aprendizaia sustatu eta haren interesa esnatzeko.

Horretarako, ikasleek haur ipuin bat kontatu zieten eurak sortutako eta iruditan jarritako ipuina. Ipuin horretako “Hortzetako patruila-buruek” haurrei aho osasuntsua izateko eta hortzak egoki garbitzeko ohitura sortzeko oinarrizko nozioak erakutsi zizkieten.

Ondoren, gitarra batez lagundurik bi abesti abestu zituzten eta ebakigarriak, fitxak eta ilustrazioak banatu zituzten. Azkenik, diploma bat banatu zitzaien bertaratuei, eskuila pasatzeko tekniken irakaspenean parte hartzeagatik.