Araba ESIn langileen arteko lankidetza

Araba ESIk joan den apirilaren 11n Leticia San Martínen bisita izan zuen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle den erizaina; honek talde lanaren eta integrazio profesionalaren inguruko bi saio eskaini zituen

Araba ESIko 200 bat langile hurbildu ziren, saio horiek diziplina anitzekoak izan ziren eta Lakua-Arriagako Osasun Zentroan eskaini ziren eta AUO Santiagoko ekitaldi aretoan.

“Taldearen helburu komuna ezartzea pazientearengan oinarriturik eta pazientearekin, kasurik gehienetan erabakiak hartzerakoan gatazkak saihesten ditu”

Leticia San Martínek ikerketa eremuan esperientzia handia du eta nazioarteko zein nazio mailako argitalpen ugari egin ditu, horietako batzuk Danielle D’amourrek zuzendutako doktorego tesiaren fruitu dira, haren izena daraman ereduaren eta lankidetza lanaren inguruan.

Hizlariak talde-lanaren muina transmititu zuen, hizkuntza oso bisual eta hurbila erabilita eta ebidentziatan oinarrituta. Horrezaz gain, rolen arteko negoziazioaren garrantziaz hitz egin zuen, lankideen arteko errespetu eta ezagutzaz eta erabaki bateratuak hartzeaz lan eremuan onurak lortzearren, baita osasun langileek artatzen dituzten pertsonen osasunean ere.

Saio hauek Erizain Open Space 2018 egitasmoaren baitan kokatzen dira eta honen fruitu dira, izan ere, Araba ESIko Erizaintza Zuzendaritzako profesionalen lidertzaren inguruan aritu baitziren.