"Gasteizko Etxarteak"

1181ean Nafarroako erregea zen Antso VI.a jakitunak Gasteizi foruak eman ostean, Nueva Victoria izena eman zion. Gasteizko hiriburuak jada XI. menderako harresiak eta hiriburua zituen

Hiru kalez osatua: erdiko-kalea iparra eta hegoaldearen ardatza eta horren alboan beste bi gehiago harresiaren paraleoan. Forua eskaini ondoren, erdiko kale horren ipar muturrean Santa Maria eliza eraiki zen harresiaren gainean eta hegoaldeko muturrean, aldiz, San Miguel eliza, hiri-gutuna lortu aurretik eraikia.

1200 urtean Gaztelako Alfontso VIIIak bere lurraldeak hedatu nahian Gasteiz hiriburua setiatu zuen. Hilabete gutxian, Nafarroako Antso VII.a Azkarra erregeari irabazi zion eta hemendik aurrera Nueva Victoria Nafarroako erregalditik Gaztelako erregaldira pasatu zen.

1202an Gasteizko hirian izugarrizko sutea piztu zen. Hori dela eta, Gaztelako erregea Gasteizko kokalekuaren garrantziaz jabeturik berau indartzen hasi zen. Beraz, iparretik hegoalderako ardatzari jarraituz mendebaldeko maldatetan etxe berriak eraikitzen eta zabaltzen hasi zen, oraingo Correria, Zapateria eta Herreria kaleak sortuz. Harresi berriaren kanpoko bide-ertzetik Zapardiel ibaia pasatzen zen, gaur egun, Siervas de Jesús kalea dena.

Gasteizko hiribilduaren hedatze berri honek eraikuntzetan bereizgarri bat sortu zuen. Etxe hilararen atzealdeko eremuan metro gutxiko gune estu bat (argi-patio bat) utzi zuten, argia eta airea sartzeko asmoz. Eremu honetaz baliatuz, hodi biltzaile irekiak ipini zituzten. Gasteizen etxarteak (caños) bezala ezagunak direnak, etxeen paraleloan eta kantonamenduen perpendikularrean. Bi etxarte mota eraiki zituzten: goikoak, teilatuetako ura jasotzeko eta behekoak, lur-zoruaren mailan detrituak eramateko.

Erdi Aroan, jendeak lehiotik kalera ura bota baino lehenago ohiko garrasia botatzen omen zuen “ura doa!”; hala ere, Gasteizko harresiaren barnean ura kalera bota beharrean etxarteetara botatzen zuten.

Hiriburuan etxarteen azpiegitura sortzea oso konponbide ona izan zen, baina, XV. mendearen amaieran, udaleko xedapenek erakusten duten moduan, Gasteizko udala kezkatuta ageri zen etxarteen garbitasuna mantentzeaz, hau da, kiratsa isuriak, kutsadurak eta gaisotasunak saihesteko ahalegina egin beharra ikusten zuten. Horrexegatik Udalbatzak  debekatu zuen, besteak beste, “zikinkeria edo ura, ez txizarik ezta kakarik ere, lehiotik botatzea”. Badirudi, gainera,  kalte larriagoak eragiten zituztela zenbait gremioetako kaleek, alegia, Zapatari kaleak edo harategi kantoiak. Kezka hori dela eta, udalak kale batzuk harriztatzea ebatzi zuen eta, denbora gutxian, ia hiri osoa bukatua zegoen; ondorioz, garbiketak eta higieneak hobera egin zuten nahiz eta biztanleak  ez oso parte hartzearen aldeko izan.

Gasteizen orografía dela eta, ura mendebaldeko maldatik behera jeisten zen Zapardiel ibairaino edo hiriburuaren inguruko zenbait erreketaraino, horregatik, udal-ordenantzen bidez biztanleei gogorarazten zitzaien uraren ibilbidea ez oztopatzeko. Normalean udalak San Miguel eguna baino lehenago urtean behin etxarteak garbitzeko dei zuzena egiten zion jendeari “zaborrak, lapikoak, teilak edo harriak” kalera ez botatzeko.

XVIII. mendean oraindik garbitasunaren kezka hori indarrean zegoen, Valentin de Forondak, Rourek edo Colá y Goitik egileek hala adierazten zuten euren idatzietan; edo eta , udaleko ikuskatzaileek Gasteizko higieneari buruzko txostenetan ere gauza bera azpimarratzen zuten: “patio zikinak”, “zaborrak”, “zikinkeria”, “aireztatzearen eza”…

XIX. mendearen hasieran, udaleko teknikariek agerian utzi zuten etxarteek Gasteizko biztanleen osasunean zuten eragina estaldurik gabe jarraitzeagatik eta edateko ur-putzuetara hel zitekeela beldur zirelako. Gero, egokiago jokatu zen eta ibaiak eta zenbait etxarte estalduak izan ziren. Gasteizko Santiago ospitalean ere, 1808ean eraikita eta 1820ean martxan jarrita, etxarteak eraiki zituzten. Gaixo-gelatan pixontziak eta listuontziak lehio azpiko lur-zoruan egindako zulotxoetatik hustu egiten ziren, eta hemendik, atzealdeko ospitale inguruko etxarte batera biltzen.

1878 urtean, azken kolera-izurritea gertatu eta gero, berriro ere, udalak hiria garbi mantentzeko zenbait aruadi iragarri zuen eta, aldi berean, saneatzeko neurri gisara lurzoruak zolatu zituen.

XX. mendearen hasieran behin-betiko etxarteak estali ziren, dena den, jendeak zaborrak botatzen jarratitzen zuen; edo etxartearen eremuan, udal jabetzapeko esparru publikoa, eraikuntzak eraikitzen.

70ko hamarkada horren hasieran etxarteak apaindu ziren eta sarbideko egurrezko ateak burdinezkogarik aldatu. 2007. urtetik aurrera etxarteek balore historikoa zeukatela konturatzen hasi ziren eta leku hauek atseginagoak egiteko,  berritzeko proiektuak hasi ziren eta landare naturalen bidez apaintzen eta, aldi berean, izkututako esparru hauei, komunak, Erdi Aroko arkeologia-aztarna izendatzen, deskubritzen eta mantentzen.

Azkenean, etxarteen zenbait izen: del túnel (Tunelekoa), de los tejos (haginena), de los rosales (Sasiarrosena), del pozo (putzuarena), de los acebos (gorostiena)…

Azken buruan, denon artean guztiona den ondarea zaindu behar dugula gogorarazi eta baita etxarteak ere.

Egilea: Fernando Grande Gil

Araba ESIko langilea