Araba ESIren esker ona elkartasunari

Pandemiaren lehen olatuan, interesik gabeko dohaintza ugari jaso zituen Araba ESIk

Araba ESIk publikoki eskertu nahi du pandemiaren lehen olatu zail hura gainditzen lagundu zuten pertsona, enpresa eta erakunde guztien elkartasuna.

Dohaintza eta lankidetza horiek eta gure profesionalen ahalegin handiak egoera horri hobeto aurre egiteko aukera eman ziguten, eta herritar guztiek ezagutzea gustatuko litzaiguke.

Oso aste biziak izan ziren, eta erakunde guztien erregistroa mantentzen saiatu ginen. Barkamena eskatzen dugu horietakoren bat gogoratzen ez badugu.

Eskerrik asko Araba ESItik guzti-guztiei.