Arabako ESI Krosak hamargarren urteurrena bete du

 

Azaroaren 6an, larunbata, Arabako ESI Krosaren hamargarren edizioa ospatu zen eta bertan 32 korrikalarik parte hartu zuten, erakunde osoko zerbitzu eta zentro ezberdinetatik etorriak

Krosa Zabalganako basoaren ingurune natural ederrean barrena joan zen. Bertan, 4500 metroko distantzia egin zen, tenperatura hotzarekin, baina euriak lasterketa eta sari banaketa errespetatu zituen. Proba amaitu ondoren, parte-hartzaileek eta senideek hamaiketako goxoa dastatu zuten Zuhatzuko eskolan. Bertan, oroimenezko bideo bat proiektatu zen, aurreko bederatzi edizioetako irudirik onenekin.

Emakumezkoen kategorian irabazlea Diana Vecillas izan zen, AUO Santiagoko ebakuntza-gelako erizaina, bigarren Arantza Fernández, Garbiketa Zerbitzuko profesionala, eta hirugarren Itsaso Mansilla, AUO Santiagoko erizaina. Gizonezkoen kategorian, berriz, helmuga gurutzatu zuen lehendabizikoa Ibai Pérez izan zen, Larrialdietako profesionala, bigarren Gorka Saenz de Buruaga geratu zen, AUO Txagorritxuko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko administraria, eta hirugarren José Montero, Larrialdietako Zerbitzuko zeladorea.

Aurtengoan, eta lasterketaren hamargarren urteurrena zela eta, hiru sari berezi banatu ziren. Lehen saria Dani Ortegari eman zioten, gizonezkoen kategorian parte-hartze gehien izan zituen korrikalariari, Arabako ESI Krosean 10 aldiz parte hartzeagatik, eta Iune Zabaletak, berriz, emakumezkoen kategorian, 8 aldiz parte hartzeagatik. Azken sari berezia Alfredo Blaskok jaso zuen, Arabako ESI Krosaren 10 urte hauetan argazkilari gisa egindako lana eskertzeko. Era berean, Jose Montero, lasterketaren antolatzaileari, omenaldia egin zitzaion.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek Arabako ESIako hainbat profesionalen laguntza izan zuten, bereziki Clemente Alcalderen eta Eugenio Castellanoren lana nabarmendu zen; izan ere, hauek bizikleta gainean ibilbide osoko segurtasuna zaindu baitzuten. Baita Alfredo Blasko, beste behin ere, sailkapena denborekin, argazkiekin eta bideoekin egiteaz arduratu zena.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete boluntarioei kros honen antolaketan erakutsitako konpromisoagatik, laguntzagatik eta dedikazioagatik, bai eta Zuhatzuko bizilagunen batzordeari eta bertako biztanleei ere, eskola lagatzeagatik eta beren abegi onagatik.