Arabako ESIaren Erradiologia Baskular Interbentzionistak, gaixotasun arterial periferikorako gailu baskular berritzaile bat ezartu du

Stent estali berri hori markatzaile erradiopakoengatik nabarmentzen da, ikusgarritasun eta zehaztasun handia ematen diotelako

Rebeca Bastidak eta Eva Pampínek, Arabako ESIako Erradiologia baskular eta Interbentzionistaren Ataleko mediku ondokoek, ePTFE (politetrafluoroetileno hedakorra) duen stent berritzaile bat ezarri dute, odol-fluxua bideratzen duen material bat, arteria-gaixotasun periferikoa duten pazienteak tratatzeko egokia, hala nola buxadurak (arteriosklerosia) arteria iliakoetan eta giltzurrunetakoetan, hausturak, aneurismak (dilatazioak) eta fistulak.

Stent berri hori fistula arterio-benoso bat duen paziente batengan ezarri da, azaleko arteria femoralean, pseudoaneurisma formazioarekin, Arabako ESIako Kirurgia Baskularreko Zerbitzuaren eta Erradiologia Baskular eta Interbentzionistaren Atalaren artean analisi bateratu bat egin ondoren.

Espezialisten arabera, stent estalia alternatiba terapeutiko ez oso inbaditzailea da, eta tratamendua optimizatzea dakar; izan ere, kirurgia klasikoa edo irekia baino konplikazio gutxiagorekin lotzen da, eta pazientea azkar sendatzen da, bere bizi-kalitatea hobetuz.

Stent estalia, baloiarekin zabal daitekeena, malgutasun handia eskaintzen du arteria angeluenetara egokitzeko, eta tantaliozko markatzaile erradiopakoez estalia dagoen bakarra da (hiru mutur bakoitzean). Horrek ikusgarritasun aparta ematen dio, nabigazioa errazten du eta, bere zehaztasun handiagatik, destakatzea eragiten du. Osagai metalikoaren diseinu berritzaileak (CoCr L605), oso biobateragarria eta erradiopakoa den aleazioa eta ePTFEren estaldura polimerikoak lesioa modu eraginkor eta zehatzean tratatzea ziurtatzen dute.