Arabako ESIk handitu egin du euskarazko arreta-kontsulten kopurua

Arreta elebiduna sustatzeko eta gizartearen eskaerari erantzuteko, hiru arreta-kontsulta batu dira Arabako ESIko euskarazko zerbitzu-eskaintzan

Osasun Sailaren Ildo Estrategikoetan sartutako ekimen nagusien artean dago zerbitzu elebidunen eskaintza zabaltzea.

Kardiologia, Endokrinologia Pediatrikoa eta Tokoginekologia (azken hori Zabalgana Osasun Zentroko Emakumearen Arretarako Zentroan) dira arreta euskaraz eskaintzen duten kontsultei gehitzen zaizkien espezialitateak.

Kontsulta horietan, asistentzia euskaraz eskaintzeko behar diren baldintzak eman dira. Horrela, Arabako ESIk "hizkuntzak sustatu: Bor-bor" estrategia indartzen du, hizkuntzen ezagutzaren aktibazioa eta ezagutza kliniko asistentziala bultzatzean datzana.

Arreta euskaraz emateko laguntza-kontsulta horiek egokitzeak herritarrei aukera ematen die beren hizkuntza ofizialean komunikatzeko, erosotasun eta segurtasun handiagoa ematen baitie, eta, aldi berean, zerbitzuaren kalitate ona hobetzeko funtsezko giltzarria baita.