Arabako ESIk parte-hartze arrakastatsua izan du Gasteizko XVIII. Enpresa Lasterketan

Urriaren 5ean, larunbata, 93 enpresatako 800 “korrikalari” inguru izan ziren protagonista Gasteizko Alde Zaharrean zehar igaro zen lasterketan

Aurtengo edizioan Osakidetza-Arabako 90 profesional inguru izan dira lehiaketa horretan parte hartu dutenak, bai Arabako Osasun Mentaleko Sarekoak, bai Zuzendaritza Nagusikoak, bai Arabako ESIkoak.

Osakidetza-Arabak 8 garaikur lortu zituen, horietatik 5 guztiz emakumez osatutako taldeentzat izan ziren; gainera, antolakuntzak parte-hartzaile gehien izaten dituen erakundeari ematen dion saria ere jaso zuen.

Aurten azpimarratu behar da emakumezkoen parte-hartzearen igoera nabarmena, iaz % 45etik izatetik aurten % 66 igaro baita, eta lehen aldiz gainditu du gizonezkoen parte-hartzea.

Proba bi, hiru edo lau laguneko taldeetan egiten da, gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak, euren enpresak ordezkatzen dituztenak. Puntuatzeko ezinbestekoa da elkarrekin irtetea eta elkarrekin helmugan sartzea, eta, beraz, beharrezkoa da “talde-lana”, ahalegin bateratuak saria izan dezan.

Zorionak eman nahi dizkiegu dortsalak eta kamisetak ematen lagundu zuten Arabako ESIko boluntarioei, lasterketa osoan zehar animatuz eta laguntza emanez. Aurten ere eskertu nahi dugu Alfredo Blaskoren laguntza, bera izan baita argazkiak egiteko arduraduna.

Egun ederra eta kirola egiteko giro bikaina izan zuten parte-hartzaileek lasterketaz gozatu ahal izan zuten.