Bard Medical-eko profesional talde batek Araba ESIko Zain Barneko Terapia Taldea bisitatu du

Joan den astelehenean, irailaren 23an, Estatu Batuetako Bard Medical enpresako profesional talde batek Araba ESI bisitatu zuten, bertan ZBTk egiten den lana bertatik bertara ezagutzeko

Bisita horren helburu nagusia izan zen Zain Barneko Terapiaren Taldearen zainketa baskularraren kudeaketa eredua ezagutzea, une honetan gorantz ari baita gure herrian eta, horrela, inpresioak eta iradokizunak jaso ahal izatea.

Bisitan parte hartu zuten pertsonek, haien artean, Bard Medical-eko Global Product Managerra, lanaldi osoan zerbitzu honetako erizainak  lagundu zituzten eta ikusi ahal izan zuten profesional horiek nola txertatzen zituzten pazienteetan zenbait zainetako kateter. Gainera, aurkezpen baten bidez, zerbitzuaren funtzionamendua hobeto ulertu zuten.

Bard Medical puntako enpresa da sarbide baskularrean eta egun bisitak egiten ari da Europan, Vitoria-Gasteiz izanik, zehazki, Araba ESI, estatuan aukeratutako lekua.