Arabako ESIk saria jaso du Praktika Seguruak Inplementatzeagatik Pazienteen Segurtasunean

Irailaren 17an, “Osasun Sistema Nazionalean Praktika Seguruak partekatuz” lelopean eta Pazienteen Segurtasunaren I. Munduko Egunarekin batera, jardunaldi bat egin zen Pazienteen Segurtasunean Praktika Seguruak Inplementatzea saritzeko

Jardunaldia, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioak antolatua, Osasun Sistema Nazional osoan Arreta Sanitarioari Lotutako Infekzioen (ASLI) Prebentzioan praktika onenak saritzeko egin zen.

Arabako ESI saritu du Batzorde Zientifikoak, deialdi honen ebaluazioaren arduradunak, praktika honengatik: “Zero Proiektuetan hobekuntza estrategia. ZIUn Segurtasun Txanden bidezko Ebaluazioa”.

Praktika seguru honen inplementazioan Zainketa Intentsiboko Unitateko profesionalek eta AUO Txagorritxuko Medikuntza Prebentiboko zein AUO Santiagoko profesionalek hartu dute parte.

Pazienteen Segurtasuna arreta kalitateko osagai gakoa da paziente eta haien familientzat, hartutako zainketa sanitarioaren segurtasunean konfiantza izateagatik, zein kudeatzaile eta profesionalentzat, arreta sanitario segurua, eraginkorra eta efizientea eskaini nahi izateagatik.

Nazioarteko komunitatea sentsibilizatzeko asmoz eta Pazienteen Segurtasuna lehentasunezko helburu gisa aitortzeko, arreta sanitarioari lotutako kaltea gutxitzeko neurriak hartuta, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) irailaren 17a Pazienteen Segurtasunaren Munduko Eguna ezarri du.