Arabako ESIko Familiako eta Komunitarioko egoiliarrek 4. DBHko ikasleak prestatzen dituzte Bihotz-biriketako bizkortzean (BBB)

Urriak 16, Bihotz-geldialdiaren Mundu Eguna

Egun hau ospatzeko aurtengo leloa da: “Munduko biztanle guztiek salba dezakete bizitza bat”; lelo honen helburua herritarrak arazo honetaz informatu eta kontzientziatzea da

Bihotz-geldialdiaren Mundu Eguna International Laixon Committee of Resucitation (ILCOR), el European Resucitation Council eta Consejo Español de RCP delakoen ekimena da. Munduko herritar guztiek salba dezakete bizitza bat da kanpainaren leloa, eta honen bidez gonbidatzen gaituzte bihotza berrabiatzera hiru urrats sinple emanez: begiratu, deitu eta konprimitu.

Historian zehar agerian geratu da mugimendu horien garrantzia eta aurrerapena, izan ere bihotz-biriketako bizkortzea eta desfribrilazio goiztiarrak ez ditu soilik bizitzak salbatzen, baizik eta gelditze osteko ondorioak prebenitu eta bizkortzea ere arintzen dute.

Arabako ESIk joan den urriaren 10az geroztik, BBBri buruzko oinarrizko prestakuntza eskaintzen ari da eskoletan Bihotza Eskuetan-El corazón en las manos proiektuaren bidez; bertan desfribiladorearen erabilera txertatua dute eta arnas bideetako buxaduraz ere aritzen dira.

Ikastetxeetako prestakuntza hori MOEk gomendatzen eta babesten du, baita Bizkortzearen Europako Batzordeak ere, hala ere, gaur egun oraindik ez dago hezkuntza sarean txertatua.

Arabako eskualdean 70 hitzaldi baino gehiago antolatu dira kontzertatutako eta publikoak diren 23 ikastetxeetan, eta Araba Errioxako batean; hitzaldi gehienak urriaren 10etik apirilaren 2ra bitartera egingo dira astearte eta ostegunetan.

Arabako ESIko Erizaintza eta Medikuntza espezialitateko Familia eta Komunitarioko 33 egoiliarrek eskainiko dituzte, hauek binaka joango dira ikastetxeetara.

Ekimen honen bidez 4. DBHko 1500 ikasle prestatu nahi dira, horiek ezagutza izan dezaten eta beharrezko diren kasuetan, bihotz-biriketako bizkortze mugimenduak egiteko gai izan daitezen.