Arabako ESIko Farmaziak aurrez aurrekoa ez den arreta ematen du pandemian
Covid-19ren ondorioz, eta pazienteak ospitalean ahalik eta denbora gutxien egon daitezen, Arabako ESIko Farmazia Zerbitzuak aurrez aurrekoa ez den kontsulta-sistema bat ezarri du, kanpoko pazienteei botikak emateko, aldez aurretik hitzordua eskatuta
Arabako ESIk, Covid 19-ren pandemia hasi zenetik, botikak etxez etxe entregatzeko zerbitzua jarri zuen egoera bereziki ahulean daudelako ospitalera joan ezin diren pazienteentzat, hala nola arrisku handiko pazienteentzat (paziente immunodeprimituak edo arnas patologia dutenak, besteak beste), berrogeialdian dauden pazienteentzat, familiaren laguntzarik ez dutenentzat, etab.
Horrela, Farmazia Zerbitzuak telefonoz hitz egiten du pazienteekin, aurrez aurrekoa ez den arreta farmazeutikoa emanez, eta botikak jasotzeko aurretiko hitzorduak ezartzen ditu.
Martxoaren 17tik apirilaren 17ra 1.270 paziente ingururi egin zaie kontsulta ez-presentzial hori, eta horietatik 1.120 deitu dira medikazioa emateko (gainerakoek ez zuten medikaziorik behar, etxean nahikoa zutelako edo aldi baterako eten zutelako). Banaketa horietatik 256 pazienteen etxeetara bidali dira.
Zirkuitu horri esker, banaketa-prozesua arindu da, pazienteen itxaronaldia saihestuz eta, beraz, ospitaleko egonaldia murriztuz.