Arabako ESIaren Gabonetako Postalen VI. Haurrentzako Lehiaketa

Haur eta gaztetxoen sormena pinturaren bidez sustatzeko helburuarekin, Arabako ESIak Gabonetako Postalen VI. Haurrentzako Lehiaketa egingo du

Abenduaren 2an amaituko da entregatzeko epea

Marrazkien gaiak Gabonekin lotuta egon behar du. Kategoria bakoitzeko pertsona sarituek opari bat jasoko dute, eta, gainera, postal finalisten artetik, bat aukeratuko da Arabako ESIaren Gabonetako txartel gisa.

Lehiaketaren oinarriak

  • Arabako ESIko paziente diren haurrek parte hartu ahal izango dute, 3 eta 14 urte bitarteko adina dutenek.
  • Honako kategoria hauek bereizten dira:
    • 3 urtetik 6ra.
    • 7 urtetik 10era.
    • 11 urtetik 14ra.
  • Gaiak Gabonekin lotuta egon behar du.
  • Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, norberak sortua, DIN A4 tamainako paper-orri batean, formatu horizontalean.
  • Fitxategi erantsi gisa bidali beharko da, JPG formatuan, osiarabaesi@osakidetza.eus helbide elektronikora, datu hauekin batera:
    • Izen-abizenak.
    • Adina.
    • Harremanetarako telefonoa.
  • Kategoria bakoitzeko postal irabazlea Arabako ESIaren jabetzakoa izango da, erabili eta argitaratzeko. Horietatik, Arabako ESIaren Gabonetako postal bat aukeratuko da.
  • Haur irabazlearen gurasoei/tutoreari baimena eskatuko zaie haren izen-abizenak posta txartelean eta Arabako ESIko sare sozialetan argitaratzeko.
  • Entregatzeko epea 2022ko abenduaren 2an amaituko da, 23:59an.
  • Kategoria bakoitzeko irabazleak sari bat jasoko du.