Arabako ESIko Krosak bere hamabigarren edizioa ospatu du

Lasterketan erakunde osoko zerbitzu eta zentro ezberdinetatik etorritako 20 korrikalarik parte hartu zuten

Joan den maiatzaren 27an Arabako ESIko XII. Krosa burutu zen Zabalganako basoaren ingurune natural idilikoan. Eguzki distiratsuaren azpian, guztira 20 parte-hartzailek 4500 metroko distantzia egin zuten, kirola praktikatzeko eta norbera gainditzeko agertoki ezin hobeaz gozatuz.

Emakumezkoen kategorian, Henar Bujo, Jaioberrien Unitateko erizaina, eta Virginia Boloix, AUO Txagorritxuko ZIUko erizain ohia, izan ziren garaile, eta helmuga zeharkatu zuten lehenengo, euren egoera fisiko bikaina erakutsiz. Hirugarren postuan Amaia Cortés, fisioterapeuta, iritsi zen.

Bestalde, gizonezkoen kategorian, Gorka Sáenz de Buruaga, AUO Txagorritxuko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko administraria, izan zen irabazlea, eta berak eskuratu zuen lehen postua. Alberto Sabando, Zaramagako Osasun Zentroko familia-medikua, bigarren izan zen, eta Jabi Tejero, AUO Txagorritxuko ebakuntza-gelako zelaria, hirugarren.

Lehiaketa amaitu ondoren, parte-hartzaileek hamaiketako aberats batez gozatu zuten, Zuazoko eskola zaharreko lorategian eta instalazioetan indarberritzeko.

Antolakuntzak bereziki eskertzen du Alfredo Blaskoren lana, lasterketako unerik aipagarrienei argazkiak ateratzen, baita Iñaki Blancorena ere, bere bizikletarekin "trafikoa" erregulatzen egindako lanak lehiaketaren segurtasuna bermatzen lagundu baitzuen, baita Arabako ESIko XII. Krosa garatzea ahalbidetu zuten boluntarioena ere.

Sailkapena