"Osasuntsu jaten jolastea"

Ostegunean, maiatzaren 25ean, Sansomendiko Osasun Zentroko profesionalek, zentroko Interbentzio Komunitarioko Taldearen eskutik, auzoko gainerako sare komunitarioarekin batera, ikasturte amaierako jaian parte hartu zuten

Sansomendiko Osasun Zentroko lantaldeak, Paula Buitragok, BAEE 2; Yolanda Vidalek, erizaina; Zuriñe Larraurik, administrari laguntzailea; Iñigo Etxebarriak, Paula Tobalinak, eta Sara Ibarretak, hirurak medikuak, osatuta, auzoko komunitatearekin batera parte hartu zuen, Sansomendiko gazteei zuzendutako jarduera batekin.

"Osasuntsu jatera jolastu" lelopean, auzoko haurrek bolo-joko batean parte hartu zuten. Joko horretan, hain osasungarriak ez ziren elikagaiak bota behar zituzten, osasuntsuenak zutik mantentzen saiatuz. Sari gisa, askotariko fruta-brotxeta bat oparitu zitzaien, eta haien elikaduraren inguruko aukerarik osasuntsuenak azaldu zitzaizkien.