Arabako ESIko Onkologia eta Hematologia taldeak 2025eko Urrezko Abarka saria jaso dute

2025.8.4

Gasteizko Jaiak Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioak emandako aitorpenak agerian uzten du bi taldeek paziente onkologikoekin eta hematologikoekin duten eguneroko konpromisoa

Gasteizko Jaiak Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioak Urrezko Abarka eman zien abuztuaren 1ean Arabako ESIko Onkologia eta Hematologia taldeei, paziente onkologiko eta hematologikoen tratamenduan egindako lan profesional, gizatiar eta zientifiko aparta eskertuz.

Sari banaketa Probintzia Plazan egin zen III. Federazio Egunean hain zuzen ere. Ekitaldian erakundeetako ordezkariak, herritarren kolektiboak, pazienteen senideak eta profesional sanitarioak bildu ziren non hunkituta ospatu zuten errekonozimendua.

Urrezko Abarka saria hirian hainbat arlotatik arrasto esanguratsua utzi duten pertsonak eta/edo kolektiboak nabarmentzeko sortu zen. VII. edizio honetan, Arabako ESIko profesionalek medikuntzaren arlo konplexuenetako eta hunkiberenetako batean, onkologian, egunero egiten duten lana eskertzeko keinu gisa jaso zuten. Erakundeak azpimarratu zuen profesional horien lanak izandako eragin positiboa pertsona eta familia askoren bizitzan, eta nabarmendu zuen giza sentsibilitatearen, konpromisoaren eta enpatiaren erakusgarri izan dela.

Sari horrekin, Gasteizko Jaiak Nesken eta Blusen Elkarteen Federazioak berretsi egiten du osasun-eremutik arreta sanitarioa ez ezik, une bereziki delikatuetan laguntza emozionala eskaintzen dutenen ahalegin isila eta askotan ikusezina balioesteko asmoa.