AUO 0’7 GKE-ren erakusketa
Garapenari laguntzeko finantzatzen dituen AUO 0’7 erakundeak Txagorritxu egoitzako sarrerako gelan erakusketa grafikoa jarri du, urriaren bigarren hamabostaldian bere jarduera erakusteko langile eta publikoari. Azaroaren lehen hamabostaldian erakusgai izango da Santiago egoitzan, eta beranduago erakusketaren zati bat Kanpo-kontsultetako erakinera eramango dute.
Jakina denez, erakundeko 130 kidek soldataren %0’7 ematen diote laguntzeko proiektuak aurkezten dituzten zenbait elkarteri. Aurretiaz, poriektu horiek bozketa baten bidez aukeratzen dituzte. 2015ean 30.000 euro banatu dira 7 GKE-ren artean.
AUO 0’7-k onartzen du krisialdiak eta beste faktore batzuek diru-sarrerak murriztu dituztela. Hori dela eta, langileei dei egiten diete elkartasunaren karra bizirik mantentzeko.