AUO-K EGUNEAN 350 LARRIALDI ARTATZEN DITU

Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Larrialdietako zerbitzuak egunean bataz beste 350 pertsonari arreta ematen dio egoitza bietan. Hau da, urtean 130.000 bisita inguru jasotzen dute arreta. Beraz, esan genezake urtean bi arabarretatik bat pasatzen dela Larrialdietatik.

Txagorritxuk egunean 220 pertsona bat jasotzen ditu 27 boxerretan eta, berriz, Santiagok 120 bat sei boxerretan. Pedro Lopeteguik zuzentzen duen zerbitzua osatzen dute 52 medikuk, 62 erizainek, 39 erizaintzako laguntzailek eta 30 zeladorek.

Erabiltzaileek edozein egoitza aukera dezakete. Triagea egin eta arreta sanitario eman ostean, eta medikuak ospitaleratzea beharrezkoa dela erabakiz gero, profesionalek aukeratzen dute ohe libreak dituen zentroa, pazientea hara bidaltzeko. Pasa den neguan Larrialdietan eskaera handia eta pertsona askok ospitaleratzea behar izan zutela eta, Txagorritxutik Santiagora bidaltzea hazi egin da %142.

Orain Osabide globalari esker Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak badu denbora errealean egoitza bietako larrialdietako pazienteen errolda. Honek ekarriko du hobetzea pazienteak bidaltzea egoitza batera edo bestera.

Pertsonen %90-ek bere kabuz jotzen du Larrialdietara eta gainontzekoa familia-medikuak bidaltzen du. Berriz, arreten %13,5-ek behar du ospitaleratzea eta %60 patologia hutsalak dira. Zifra horiek iraunkorrak bihurtu dira denbora pasa ahala.

Zerbitzuburuak azaltzen du arretako eskari asistentziala hazten dela goizeko hamaiketatik eta mantentzen dela goizaldeko ordu biak arte. Ordu horretatik aurrera, 3-4 orduz jaisten da eta eguneko lehen orduetan berriro mailaka handitzen doa.

Familiako medikuntza, Erradiologia, Anestesia, Zainketa Intentsibo eta Laneko Medikuntzako lehen urteko mediku egoiliarrek egiten dituzte errotazioak Larrialdietan prestakuntza-programan zehazturiko denboran zehar. Horrez gain, Larrialdietan zaintzak egiten dituzte arratsaldeko hiruretatik goizaldeko zortzietara.

Ondorioz, jarduera handiko Larrialdietako zerbitzua dugu: urteko 365 egunetan 24 orduz irekita dagoena, hainbat patologia artatu behar duena eta baliabide egokienei buruzko erabakiak hartu behar dituena, pazienteari arretarik onena emateko.