AUO Txagorritxuko Eguneko Ospitaleko taldeak sari bat jaso du, Onkologiako Erizaintzako Elkarte Espainiarraren Jardunaldietan

Onkologiako Erizaintzako Elkarte Espainiarraren XIII. Jardunaldietan aurkeztu zuten  komunikazio batek lortu zuen bigarren saria. Komunikazioak izenburu hau du: “Afrontamiento, factores psicosociales y calidad de vida durante el tratamiento de quimioterapia sistémica ambulatoria: un estudio longitudinal y multicéntrico”.

Komunikazio hori Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko eta lehen SEEOk 2015eko XV. kongresuan ahozko komunikaziorik onenari sari bat eman zion lan honetatik dator: “Características resilientes y de afrontamiento predictoras de un mejor ajuste y calidad de vida en personas tratadas con quimioterapia sistémica ambulatoria”.

Ikerketa zentro anitzeko luzera-diseinu bat da, Ikertzaile nagusia Ainhoa Ulibarri Ochoa erizaintzako doktorea delarik,  gaur egun Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Eskolako irakaslea dena. Izan ere,  ikerketa Onkologiako lau  eguneko ospitaletan egin da: Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Galdakao-Usansolo Ospitalea, Onkologikoa Institutua eta AUO Txagorritxun.

Ikerketaren helburu nagusia da ezagutzea erresilientziaren garapena eta aurre egitea eta osasunarekin erlazionaturiko bizitza-kalitatearen aldaketak; ongizatea eta beste faktore piskosozialak kimioterapia sistematika anbulatorio adjubantearen tratamendua jasotzen duten pazienteengan. Gaiari ekin diote ikuspuntu holistiko batetik, bai eduki sanitarioak bai psikologikoak sartuz. Azken finean, gaiak bilatu nahi du ezagutza handiago bat tratamenduaren bukaeran antzemandako osasunaren determinatzaileen inguruan,  horiek identifikatzeko eta arretako hobekuntza-programak garatu ahal izateko. Izan ere, lehen esperientzia da, kimioterapia sistematika anbulatorio adjubantearen tratamendupean dauden pazienteei buruzko ikerkuntza ildo honetan egiten duen diseinu kontrolatu bat burutzen duena.

Ikerkuntza-taldean, hauek hartu dute parte: Araba ESIko  Onkologia, Farmazia eta ISSko Arretako Prozesuen Kudeaketa zerbitzuetako profesionalek eta baita Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolakoek ere. AUO Txagorritxuko tumoreen Erregistroaren laguntza ere izan dute lana egiteko.