Nagore Saez de Ibarrak, AUO-ko Anestesiako egoiliarrak, komunikazio onenaren saria lortu du

Pasa den maiatzaren 20an Vitoria-Gasteizen izan zen Minaren Terapia, Bizkortze eta Anestesiologiako Euskal Elkartearen sei hileko batzarra. Araba ESIko AUOko Anestesiologia Zerbitzuari antolaketa egokitu zitzaion edizio honetan Euskadiko eta Nafarroako 130 profesional baino gehiago elkartu ziren.

Oraingo honetan, egitarauaren barruan bazen tarte bat komunikazio zientifikoak aurkezteko. Hain zuen, Nagore Saez de Ibarrari, AUOko Anestesiologia eta Bizkortze Zerbitzuko laugarren urteko egoiliarrari, komunikazio onenaren saria  eman zioten, izenburu hau duen lanagatik: Valoración de la estancia hospitalaria en los pacientes sometidos por toracoscopia videoasistida en el Northern General Hospital de Sheffield.

Arratsaldean zehar, bileraren ardatza izan zen aldaka apurtuta duen pazientearen maneiua, diziplina anitzeko ikuspuntu batetik, pazientearen arretan  inplementatu behar diren ezagutzak eguneratzen saiatzeko. Topaketaren helburu praktikoa zen ospitaleentzat  aipaturiko patologiaren maneiuari buruzko erreferentziako gida bat egitea, ebidentzia zientifikoan oinarrituz.

Antolatzeko Batzordeak maila zientifikoan oso positibo jo du bilera, bai egindako aurkezpenen kalitateagatik bai parte hartze handiagatik.