Bihartik aurrera, Arabako ESIn COVID-19aren aurkako txertaketa AUO Txagorritxuko Larrialdi zaharretara lekualdatuko da

AUO Santiagoko eta San Martín Osasun Zentroko txertaketa-puntuak bateratu egin dira gune berri honetan

Bihartik, otsailak 4, Arabako ESIren (AUO Santiago eta San Martín Osasun Zentroa) txertaketa-puntuak puntu bakar batean bateratuko dira, AUO Txagorritxuko Larrialdi zaharretan. Espazio hori zabalagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa da herritar guztientzat.

Txertaketa-gune honek zerbitzua eskainiko du egunero, goizeko eta arratsaldeko txandetan, helduei eta haurrei txertoa jartzeko.