Bizikletaren erabilpena dela eta, Araba ESIk “2017ko Mugikortasun Jasangarriaren Saria” jaso du

Gasteizko Bizikleteroak, “Bizikletaren XVI. astea” egiten ari direla eta “Mugikortasun Jasangarriaren Saria” eman die Araba ESIko Lehen Mailako Arretako langileei, alegia, etxeko arreta eskaintzen dutenei eta lekuz aldatzeko garraiobide moduan bizikleta erabiltzen dutenei; langile horiek gure hiria osasungarriagoa izatea ahalbideratzen dute.

Sari hau 2012an sortu zen neurri erabakikorrak, ausartak sustatu asmoz, mugikortasun jasangarria indartzeko; urte horretan, Vitoria-Gasteiz European Green Capital izan zen.

Etxeko kontsultak egiteko, bizikleta garriobide moduan erabiltzearen ideia Carlos Parrak, Lehen Mailako Arretako Lakua-Arriaga osasun zentroko medikuak proposatu zuen 2007. urtean. Horrexegatik, Osakidetzak 14 bizikleta hartu zituen ibilgetuen parkerako, etxeko arretarako beharrezko ziren materialak eramateko, aurreko saskidun bizikletak.

Atzo, Aldabe gizarteetxean egindako ekitaldian, Adolfo Delgadok, Araba ESIko Asistentzia Integraleko zuzendariak honako honen berri eman zuen “idea nola sortu zen, eta azpimarratu zuen bizikleta ariketa fisikoa, hurbiltasuna, eta ingurugiroaren errespetua konbinatzen dituela. Iraganeko jarduera izan arren, langile sanitarioen artean neurri berritzailea da lanean, gainera, Araba ESIko osasun profesionalen artean bizi estilo osasungarriak bultzatzen ditu”.

Adolfo Delgadok eta Lehen Mailako erizainek jasotako saria garaikur bat eta Gasteizko Bizikleteroen errekonozimendu publikoa izan zen.