Carmen Martín, Araba ESIko psikiatra, sari bat jaso du Psikiatriako Arreta Kalitatearen ekimen onenarengatik

Joan den ekainaren 6an, “Bidaia bat akituen unitatean zehar” lelopean ULISES Sinposioa egin zen Madrilen; bertan Estatu osoko osasun mentaleko eta psikiatriako langileak bildu ziren

Sinposio hau ospatzeak, zeinetan Araba ESIko langileek parte hartu zuten, balio izan zuen egoera akutuan dauden psikiatria patologia duten pazienteekin erlazionaturiko hainbat alderdi eguneratu eta eztabaidatzeko.

Ekimenak iraun bitartean, adituak bat etorri ziren esanez, akutuen unitateko erronka nagusia kalitate asistentziaren adierazleak aztertu eta ezartzea dela, paziente hauei nola heldu behar zaien optimizatzeko. Halaber, azpimarratu zen zaintzen diren kalitate asistentziaren alderdi asko daudela, protokolo, gida kliniko eta atxikipen teraupetikoa bermatzen laguntzen duten erizaintzako langileei esker.

Ana González Pintok, Araba ESIko Psikiatria Zerbitzuko Atalburua, azaldu zuen “lehendabiziko aldiz osasun sistemara iristen den pazientearen ibilbidearen inguruan topaketak egitea beharrezkoa da. Bereziki horren inguruan oso gutxi hitz egiten delako eta larrialdiak direlako sistemarako sarbidea pertsona askorentzat”.

Ekimen onenei saria

Pazienteen beharrak beteko dituen arreta integral bat eskaini asmoz eta unitate horietako kalitate irizpideak aztertu eta ezagutu asmoz, akutuen unitateko kalitate emaitzak handitzera zuzendutako ekimen onenak aitortzeko hiru sari eman ziren eta horiek sinposioa ospatu bitartean aurkeztu ziren.

Carmen Martín Requena, Araba ESIko Psikiatra, izan zen sarituetako bat, aitortza honako proiektu honengatik jaso zuen “PEP: HIPATYA programaren eragina osasun arretan”

HIPATYA programa: Esku-hartze integrala lehendabiziko gertakari psikotikoetan

Egun, praktika klinikoaren lehentasunezko helburuetako bat da esku-hartze goiztiarraren estrategiak garatzea psikosia bezalako buru-gaixotasun larrialdietan.

Nahasmen psikotikoen prebalentzia oro har herritarrengan % 3a da eta gertakari psikotikoen intzidentzia handiena 15-30 urte bitartean da, Formazio, Hezkuntza eta garapen pertsonalerako bizitzako etapa gako batekin egiten duen aldia. Honek guztiak buru nahasmen honek berarekin koste ekonomiko eta soziolaboral garrantzitsuak dakartzala suposatzen du.

Hala ere, gure herrian ez nazio arloko inolako programarik garatu, nahiz eta, ikerketa ugarietan baieztatatzen den esku-hartze goiztiarreko programen efizientzia, eraginkortasuna eta efektibitatea psikosi kasuetan eta nahiz eta frogatu den ospitaleratzeak, berriro jausteak, norbere buruaz beste egite kasuak murrizten dituen edo eta bizitza kalitatea hobetzea, lana topatzeko aukera eta atxikitutako kostu globalak murrizten dituen.

Programa hau sortzen da ikerketa proiektu moduan eta lehendabiziko gertakari psikotikoen esku-hartzean. Pazienteen eta honen inguruaren balorazio osoa hartzen du konbinatutako esku-hartze psikosozial batekin batera, eta bere baitan hartzen ditu psikoterapia bidezko hurbiltze psikiatriko intentsiboa, eskola laguntza eta lanpostua bilatzeko laguntza, familia terapia eta baliabide komunitarioak erabiltzeko orientazioa.

Aukera anitzeko esku-hartze honek berriro ospitaleratzeko tasak murriztea lortu zuen 3 urteetan, % 61,5tik % 13,5era gertakari psikotikoak dituzten lehendabiziko pazienteetan. Bestalde, berriro ospitaleratu bitarteko denbora tartea handitzea lortu zen, 10 hilabetetik 26,2 hilabetera eta pazienteen berriro ospitaleratzearen % 80ko murrizketa.

Lortutako emaitzak kontuan hartuta, Carmen Martínen arabera pazienteen abordaia era honetako neurrien bidez, psikosiaren maila ebolutiboaren hobetzean estrategia eraginkorra izateaz gain, potentzialki kostu-efektiboa da osasun sistemarentzat.”