"Tres sencillos pasos mejoran la seguridad del paciente vasco"
José Javier Oribek, Larrialdietako atalburuak, eta Inma Morazak, Pazienteen Segurtasuneko erreferenteak, Pazienteen Segurtasunari buruz hitz egin dute Diario de Noticias de Álava-n.
José Javier Oribek, Larrialdietako atalburuak, eta Inma Morazak, Pazienteen Segurtasuneko erreferenteak, Pazienteen Segurtasunari buruz hitz egin dute Diario de Noticias de Álava-n.
Rosa Prieto Tedejok, Araba ESI-ko neurologoak, alzheimerri buruz hitz egin du El Correo Álava-n.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, atzo, Arabako hiriburuan “35 urte bizia sustatzen” erakusketa inauguratu zuten 1983an Osakidetza sortu zela gogoratuz.
Joan den asteartean, BPSO programaren profesional bultzatzaileei akreditazioak emateko ekitaldia izan zen AUO Santiagon. Akreditazioa jaso duten profesionalek konpromisoa hartu dute, ebidentziatan oinarritutako gomendioen ezarpenaren bidezko aldaketa lideratzeko unitate eta laguntza-zerbitzuetan.
Pasa den uztailean, Araba ESIko Endokrinologia eta Nutrizioko zerbitzuko unitate honek kalitate kudeaketaren ziurtagiria jaso zuen Espainiako Normalizazio eta egiaztapen erakundearen (AENOR) UNE ISO 9001 araudiko oinarriei jarraiki.
Gaur hasi dira eskolak Araba ESIko ospitaleko eskola-geletan. Ingresatuta dauden nerabeen eta haurren hezkuntza beharrak erantzungo dituzten irakasleak Mónica Echávarri, Santiagon, eta María Martínez, Txagorritxun, izango dira.
Lourdes Álvarez de Eulatek, Amaia Arteaga Otazuak eta Ana Valencia Ortiz de Urbinak, Arabako Unibertsitate Ospitaleko erizainek, parte hartu dute Estomaterapiari buruzko lehendabiziko akordio-dokumentuan.
Beatriz Mendoza Murgia Osasun Zentroko erizaina eta Iparraldea-Zuiako Lehen Mailako Arreta Unitateko burua da. Elkarrizketa honetan bere eskarmentua kontatzen digu landa eremuko erizain moduan.
Samuel Castrok erretiroa hartuko du 32 urtez Arabako Foru Aldundiko eta Eusko Legebiltzarreko mediku gisa egon ostean. El Correo Alava-n agertutako artikuluan bere ibilbide profesionala birpasatu du. Bide batez, AUO Txagorritxuko pertsonalari bertan jasotako arreta eskertzen dio.
Gure erakundeko hainbat profesionalek Radical Salud Euskadi, Euskadiko Biozientziak-Osasuna aukera gainerakorren jardunaldian parte hartu zuten. Jardunaldia, pasa den ekainaren 15ean egin zen, Bilbon.