Cristina Sánchezek, Araba ESIko egoiliarra, poster onenaren saria jaso du

Neumologiako 4. urteko egoiliarrak jaso du poster onenaren saria joan den abenduaren 14an SVNPAR-ENAPE XXXI. Urteko batzarrean, Donostiako Kursaal Biltzar-Jauregian

Euskadi eta Nafarroako Arnas Patologia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da, Neumologian, Toraxeko kirurgia eta Euskal Herriko eta Nafarroako Erizaintzan formatutako espezialistak.

Cristina Sánchezek aurkeztutako posterra, “La Escala clínica PESIs subestima la severidad del TEP en los jóvenes” Koral Fernández Roitegui, Clara Ortega Michel eta José Luis Lobo Beristainekin partekatzen du egiletza. Horretaz gain, Cristina Bermúdez Ampudiaren kolaborazioarekin kontatu ahal izan du, Biorabako Estatistika eta Metodologia Unitateko matematikariarekin.

Saritutako lana `Biriketako Tronboembolismoaren pronostiko faktoreei buruzko´ ikerketa-lerroaren parte da; Araba ESIko Neumologia zerbitzuak duela 10 urte baino gehiago garatuz doana, eta hainbat lan saritu dituena eta maila autonomiko, nazional eta nazioartekoan beste hainbat lortu dituena.