Farmazia Teknikarien eta Erizaintza Zainketa Teknikarien III. Batzar Nazionalean Araba ESIko bi komunikazio izan dira finalista

Joan den otsailean, “Medikamentuaren segurtasun, gordetze eta iraungitze” lelopean, euren zerbitzuak farmazia ospitalarioan eskaintzen dituzten ehun teknikari baino gehiago bertaratu ziren Madrileko Hospital Universitario de La Princesan ospatu zen Farmazia eta Erizaintza teknikarien III. Kongresu Nazionalera

Batzar nazional hau kokatzen da Fundazioaren Erizaintzaren Aurreratze eta Formaziorako (FAE) formazio egituran; honek sorrera-sorreratik bilatu du Erizaintza zainketako teknikari profesionalen ezagutza eguneratu eta hobetzea, azken urteetan gainontzeko teknikari profesionalei irekiaz bere jarduna, Farmazia Teknikariei besteak beste, Osasun Sistema Nazionalaren errealitate sanitario eta asistentzialera egokitu asmoz.

Edizio honetan farmazia zerbitzuan aurrera eramaten diren jardunbide zehatzetan zentratutako ponentziak aurkeztu ziren. Horien helburua da baldintza hoberenak mantentzea medikazioari lotutako fase eta alderdi guztietan biltegiratze baldintzak eta iraungitze epeak kontrolatzeko.

Gure erakundean aurkeztutako farmazia zerbitzuak honako hauek izan ziren:

  • Elastomerikoen infusio sistemak: 5 fluoraziloko administrazio jarraia “
  • Segurtasuna zain barneko zitostatikoen prestatzerakoan

Lan horien helburua segurtasuna haunditzea da, prozesuak aztertuz eta kontrol berrien inplantazioa aztertuaz, ziostatikoen preparazioen emaitzen kalitatea bermatzeko.

57 komunikazio idatzietatik gure Araba ESIko Farmazia teknikariek aurkeztutako biak geratu ziren finalista batzar honetan.