Eguneko Onkologia Ospitalean ‘Yoga eta erlaxazio tailerra’

 

Onko-hematologiako pazienteak eta haren familiakoak astean behin tailer honetara etortzen dira; bertan bizitzen ari diren prozesuari lotutako emozioak adierazi eta integratu ditzakete

Hainbat ikerketek erakusten dute tratamenduak iraun bitartean jarduera fisikoa egiten duten paziente onkologikoek hobeto jasaten dituztela bigarren mailako efektuak. Horrexegatik, eta betiere, bere pazienteei arreta integrala eskaini asmoz, Carlos Peñak, Araba ESIko Onkologiako Eguneko ospitaleko gainbegiralea eta Vanessa Morenok,  Minbiziaren aurkako Espainiar Elkarteko bolondresen koordinatzaileak, “Erlaxazio eta yoga tailerra” jarri zuten abian 2017an.

Tailerrera doazen pertsonek gune bat partekatzen dute, tratamenduak dirauen bitartean edo ondoren, zeinetan erlaxazio une hori aurki dezaketen benetan euren buruak errekonozitu, aditzera eman eta onartuak izateko. Jarduerak gainera, egoera berean dauden beste pertsona batzuekin elkartzea ahalbideratzen die, hala nahi badute, sentsazioak, emozioak, beldurrak eta ilusioak partekatzeko.

“Erlaxazio eta yoga tailerra” asteazkenero egiten da eta onko-hematologiako pazienteak eta familiei irekita dago, bai ingresaturik daudenentzat eta baita anbulategiko tratamendua dutenentzat. Parte-hartzaileen kopurua aldakorra da, baina bere sorreratik handituz joan da, saioko 12 bat lagunetara iritsi delarik.

Yoga praktikatzearen onurak:

1. Bihotzeko eta arnas-funtzioen egonkortzea.
2. Tenperatura igotzea.
3. Arnasketaren normalizazioa.
4. Tentsioak saihestearen sentsazioa.
5. Buru-errekuperazioa eta errekuperazio-fisikoa hobetzeko.
6. Buru oxigenazioa hobetzea.
7. Antsietatea murriztea.
8. Egoera estresagarriei aurre egiteko gaitasuna handitzea.
9. Konzentrazioa eta memoria gaitasuna handitzea.
10. Dagoen lekuan dagoela eta behar duen bakoitzeko erlaxatzeko gaitasuna hobetzea.