Eguzki Sistemari buruzko horma-irudia AUO Txagorritxuko Pediatrian

AUO Txagorritxuko eskola-gelako ikasleek, kurtsoko bigarren hiruhilekoan, Eguzki Sistemaren inguruko horma-irudi handi bat egin dute.

Ospitaleko eskola-gelak helburu du jolas eta aurkikuntza bidezko irakaspena, eta ikasleak beraiek izatea irakaskuntza prozesuaren protagonista.

Arrazoi honen bidez, kurtsoaren bigarren hiruhilekoan zehar, Pediatrian ingresatutako umeek irudimena erreminta dutelarik, horma irudi ikusgarri baten sorkuntzan parte hartzaile izan dira. Horretarako, abiapuntu moduan ikasgelan sortu diren interes eta zalantzak hartu dituzte:

Orain negua da eta elurra egiten du, eta udan bero handia egiten du. Nola sortzen dira urtaroak? Gure planeta lurra da; baina zenbat planeta ditugu?, “Lurra mugitu egiten da!”

Poliki poliki galdera hauei erantzunaz, Eguzki Sistemaren horma-irudi erraldoi bat osatu dute.

Proiektuan Pediatriako solairuan ingresatutako 3 eta 16 urteko haurrek parte hartu dute urtarrila eta martxoa artean, bakoitzak bere alea jarri du horma-irudian.