Espainiako Kardiologia Elkarteak Araba ESIko Arritmia Unitateari bere kalitatea aitortu egin dio

Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuak SEC Excelente kalitate zigilua jaso du

SEC-ek estatuko 37 ospitaleetako kardiologian duten kalitate asistentziala egiaztatu du. Ekitaldia Madrilgo Casa del Corazonen izan zen otsailaren 15ean. Guztira bederatzi zentrok jaso dute laguntza bentrikular mekanikoaren zigilua, hamarrek bihotz gutxiegitasunean, zazpik SCASESTen (Sindrome Koronario Akutua ST segmentuaren igoerarekin), seik laguntza gailuen jarraipenarena eta hamaikak SEC Primaria zigilua.

Araba ESIko Kardiologia Zerbitzuko Arritmia Unitateak hauxe lortu du: SEC Excelente bihotz-estimulazioa gailuen jarraipenean.

Gure ESIk egiaztatutako protokoloa, erizaintzako eta Kardiologia espezialisten lan taldeen arteko integrazio asistentzialaren adibide bikaina da. Elkarren arteko ekintza hau 2006an sortu zen urruneko sistema zuten gailuen jarraipenarekin. Bere egitura, funtzionamendua eta pazienteen aldeko estimuak, Araba ESI erreferente nazional gisa sendotzen dute.

Bihotza estimulatzeko gailuen kopurua, eta baita konplexutasuna ere, asko handitu da 1958 geroztik. Gaur egun, pauso-markagailuak, desfibriladore automatiko ezargarriak, azala azpiko holterrak eta bihotza birsinkronizatzeko gailuak ere badaukate, dena bihotz gutxientasuna tratatze aldera.

Espainiako Kardiologia Elkarteak, SEC Calidad programaren barruan, ikuskatu eta egiaztatu egiten du bihotz asistentziaren kalitatea. Honen helburua aurrea hartzea, eta diagnostikoa eta  gaixotasun kardiobaskularren jarraipena hobetzea da.

Programa honek, beste batzuen artean, SEC Excelente azpiproiektuak hartzen ditu bere gain. Hauen xedea kalitate asistentzialaren etengabeko hobekuntza indartzea da, zerbitzu klinikoen arloan eta baita antolaketan eta baliabideen kudeaketan ere.

Bi azpiproiektu hauek ezagutza sortzera eta kalitate asistentziala hobetzera laguntzen dute, halaber, partaidetza eta laguntza zientifiko, tekniko eta instituzionala  dituzte,  bertako profesionalen alde, zein zerbitzu sanitarioen kudeatzaileen alde.