Euskararen Astearen IV. edizioa Arabako ESIn

Euskararen Astea dela eta, Arabako ESIk euskararen erabilera sustatzeko hainbat jarduera egin ditu eta profesionalek zein erabiltzaileek parte hartu dute

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta profesionalen artean zein gizartean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, Arabako ESIk hainbat jarduera egin zituen abenduaren hasieran, erakundean bertan zein kanpoan.

Egindako jarduerak
  • Zabalgana HLHIko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleekin egindako jarduera, hizkuntzen erabilera-ohiturei buruz kontzientziatzeko eta horiek ingurunean duten erabileraren errealitateari buruz hausnartzeko. Era berean, euskararen erabilera sustatzeko jarduera osagarriak egin zituzten.
  • Urologiako Saio Klinikoa.
  • Ibilbide historikoa Arabako hiriburuan.
  • Bor-Bor film laburraren aurkezpena, "Esker On" Arabako ESIko profesionalak aitortzeko ekitaldian.
  • "Ume sorosleak" lehen sorospenen tailerra.

Osakidetzaren Euskara Normalizatzeko eta Erabiltzeko Planari eta ESIren estrategia bakoitzean haren erabilera garatzen ari den Arabako ESIren Kudeaketa Planari jarraiki, erakunde horrek Euskararen IV. Astea egin zuen Erakunde Sanitario Integratu gisa.